Beatriz Artolazabalek bat egin du Guardian Erretiratuen Egunarekin

IMG-20221023-WA0017.jpg

2022-10-22

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak bat egin du gaur Guardian Erretiratuen Egunaren ospakizunarekin.

Erretiratuen, Pentsiodunen eta Alargunen Las Cuatro Torres Elkarte Probintzialak bultzatutako topaketan izan dira, halaber, Raul Garcia Guardiako alkatea, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Emilio Sola Gizarte Politiketako foru diputatua, Ana Belen Otero Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua eta Patxi Anton Gizarte Ongizateko Institutuko zuzendaria.

Erretiratuen Egunean, urtero, Las Cuatro Torresek Arabako herrietan dituen hogei ordezkaritzak biltzen dira Guardian. Kultur izaerako bisitak protagonista izan dituen goiz baten ondoren, 600 pertsona baino gehiagok osatutako talde handia Villa Lucía de Laguardia gastronomia-gunera joan da menu berri batez gozatzera. Dantza-saio batek itxiko du, bazkalostean, jai-eguna. Felix Ortiz de Zárate Las Cuatro Torreseko presidentearen hitzetan, "zahartze aktiboa aldarrikatzeko eta nahi gabeko bakardadearen aurka borrokatzeko" asmoa berretsi du erakunde sozialak.