Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Ba al du zure liburutegiak ikusgarritasuna Interneten?

Argitalpen-data: 

Formulario honen bitartez jakin nahiko genuke zuen liburutegian blog bat sortu nahi duzuen, zuen jarduerak argitaratzeko. Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak sortuko luke egitura eta liburutegiek edukiez arduratuko zinatekete:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfwtF5pX-67-EIfofEL1WU2Y59untADuOf97LeM1_aCpIfLcw/viewform

“Gela birtual” horri esker, bertan argitaratutako informazioa sare sozialetan edo berehalako mezularitzaren eta posta elektronikoaren bidez partekatu ahal izango duzue. Zuen jardueren historia eskuragarri izango duzue. Gainera, zuen nobedadeak Liburutegiak izeneko orrialde nagusian argitaratuko dira.

Hona hemen blogen bi adibide Liburutegiak aterkian. Bi kasuetan, liburutegi horietan webgune instituzional estatikoa eta blog dinamikoak daude: Legazpi | Eibar.

Bloga editatzea erraza da Platea edukiak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren plataformaren bidez, eta beti izango duzue euskarri teknikoa Liburutegi Zerbitzuaren bidez, zalantzak argitze aldera.