Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Gastronomiako disruptore handienak aditzera eman dira horren gogo handiz itxaron den 50 NEXT-eko bigarren edizio honetan

50Next.JPG

2022-06-24

50 Next Class of 2022 iragarri da Bilbon (Euskadi), zuzeneko ekitaldi batean

50 Next zerrendaren bigarren edizioak 6 kontinentetako 30 lurraldetako pertsona ditu, eta hurrengo belaunaldirako elikaduretan eta edarietan lider izatera deituta daude

Zazpi kategoriaren bidez gastronomiaren esparruan (ekoizpena, teknologia, hezkuntza, sormeneko industriak, zientzia, ostalaritza eta aktibismoa) lanean dihardutenak aintzatesten dira

Eskaera, izendapen eta Basque Culinary Centerrek (50 Nexten bazkide akademikoa) zuzenean proposatutako talentuen multzo batetik 400 hautagai baino gehiago kontuan hartu dira.

The World's 50 Best Restaurants eta The World's 50 Best Bars-eko antolatzaileek 50 Next-eko bigarren edizioan etorkizunerako gastronomia itxuratzen ari diren gazteen zerrenda aditzera eman dute gaur. Aurten 50 Next ospatzeko lehenengoz ekitaldi bat egin da zuzenean gaur Bilboko (Euskadi) Euskalduna Jauregian. 50 Next hurrengo liderren belaunaldia inspiratu, ahaldundu eta konektatzeko diseinatuta dago, eta 35 urteko edo gutxiagoko pertsonak aintzatesten ditu elikaduraren eta edarien arlo guztietan, ekoizle eta hezitzaileetatik hasita teknologiaren sortzaile eta aktibistetara. Halaber, zerrendan 35 urtetik gorako hautagaiak daude lanbide-ibilbideari berriki ekin diotelako.

50 Next zerrenda bat da, ez, ordea, ranking bat, batik bat, pertsonak aintzatesteko. The World's 50 Best Restaurants eta The World's 50 Best Barsen urteko sailkapenak eta eskualdeen arabera 50 taberna eta jatetxe onenen zerrendak osatzen ditu. Zerrenda hau 50 Nextek eta nazioartean ospea handia duen Basque Culinary Centerrek ikerketa eta analisi sendoa egin ostean gauzatu da. Hala, hautagaiak proposatu eta izendapenak egiteko deialdi irekietan erantzuna izugarrizkoa izan da eta hautagaien bilaketa proaktiboa egin da.

2021ean aditzera emandako lehen edizioko zerrendan oinarrituta, 50 Nexten bigarren edizioak munduko gastronomia-agertokien aniztasuna irudikatu nahi du, eta, helburu hori lortzeko, 6 kontinentetako 30 lurraldetako pertsonak aurkeztu ditu. Gastronomiaren esanahirik zabalenean sakonduz, 50 Next zazpi kategoriatan banatzen da industriaren arabera: Gamechanging Producers; Tech Disruptors; Empowering Educators; Entrepreneurial Creatives; Science Innovators; Hospitality Pioneers eta Trailblazing Activists. Kategoria bakoitzak ez du rankingik, eta lanbide-espektro zabala hartzen du. Zerrendan sartutako pertsonak gastronomiaren ekosistemari egindako ekarpen orokorragatik eta aldaketa positibo adierazgarria bultzatzeko etengabeko ahalmenagatik aintzatesten dira.

2022ko sustapenak aitzindarien barietate handia du, besteak beste: Anusha Murthy eta Elizabeth Yorke pentsatzaile berritzaileak, zeinek Indiako elikadura-sistemari buruzko eztabaida sortzen ari diren; Dinara Kasko Ukrainako gozogilea, gozogintzan iraultza hasi zuena; Jessica Naomi Fong nekazaritza bertikalaren defendatzailea (Hong Kong bertako produktu freskoekin elikatzen ari da); Mmabatho Molefe sukaldeburua, emakume beltzak ahalduntzen dituena eta sukaldaritza indigenaren kontzeptu akastunei aurre egiten diena; eta Lefteris Arapakis arrantzalea, Grezian ozeanoen kutsaduren aurka borrokatzen ari dena. Zerrendako gazteena, 22 urterekin, Mustapha Diyaol-Haqq da. Ghanako kodetzailea eta nekazaritza-berrikuntzaren burua da. Pertsona bakoitzari buruzko informazio osoa aurki dezakegu 50 Next webgunean.

William Drew 50 Besten edukien zuzendariak hala dio: "Zuzeneko ekitaldi honetan oso pozik iragartzen dugu 50 Next Class of 2022. Horri esker, batera ospatuko dugu gastronomia-liderren hurrengo belaunaldia, haien lorpen bikainak aintzatesteaz gain. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Basque Culinary Centerren laguntzaz, gazte-talde anitz hau bil dezakegu, eta talentua elikatzeari eta gastronomiaren etorkizun ederragoaren alde borrokatzen dutenentzako plataforma sortzeari errepara diezaiokegu. Ez dugu zalantzarik. Class of 2021ek eta Class of 2022k beren arloetan lan izugarria egiten jarraituko dute, eta garatzen ari diren proiektuak urte askoan jarraitzea espero dugu”.

Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak honako hau adierazi du: "50 Nextek gastronomiaren sektorearen oraina eta etorkizuna osatzen duten profil anitzak islatzen ditu. Gaur 50 Nexten bigarren belaunaldia aditzera eman dugu, eta Basque Culinary Centerrek gastronomiaren ikuspegi bateratzaile hau ospatu nahi du, mundu osoko gazteek osatzen baitute. Pandemian bi urte eman ondoren, zuzenean partekatu ahal izan ditugu iritziak eta esperientziak. Gaur hemen dauden talentu gazteek bermatzen dute gastronomiaren sektorea hazten jarraitzea eta eraldaketa-tresna bihurtzea. Profil hauek sukaldaritzatik harago doazen lanbideak lantzen dituzte, eta 360 graduko gastronomiaren ikuspegitik etengabe bilakatzen ari den sektorea ordezkatzen dute”.

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren esanetan: "50 Next ekitaldi inspiratzailea eta beharrezkoa da gastronomiak eta elikagaien industriako balio-kate guztiak norberaren iraultzari aurre egin behar dioten honetan. Eta iraultza bertan, hau da, Bizkaian gertatzea nahi dugu. Gure lurraldean hazteko talentuen eta proiektuen bila gabiltza, Bizkaia hazarazteko. Berrikuntza eta talentua babesten ditugu, eta azpiegitura modernoa, konpromiso publikoa eta ekosistema eskura ditugu behar bezala garatzeko”. 

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak hurrengo hau azpimarratu nahi izan du: “Azken urteetan aldaketa asko ikusi ditugu mundu osoan, askotan elikadurarekin lotuta, eta Euskadik aldaketa horietan zeregin aktiboa izan nahi du. Horrez gain, etorkizuneko erronkei aurre egin behar diegu, eta ezinbestez gizartean, pertsonengan, enpresetan eta sistema ekonomikoetan aldaketa adierazgarriak egin beharko dira. Erronkei aurre egiteko, The 50 Nexterseko gazte talentudunak funtsezkoak dira etorkizuneko eraldaketa horren buru izateko. Izan ere, aldaketa horren protagonista bihurtuko dira”.

Class of 2022 aditzera eman dela ospatzeko eta Class of 2021 omentzeko, egun bateko 50 Next ekitaldia egin da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Mauro Colagreco, Dominique Crenn eta Joan Roca sukaldeburu famatuek parte hartu dute hainbat aurkezpenetan, zuzeneko elkarrizketetan eta panel elkarreragileetan. Hala, egungo gastronomiako liderrak eta etorkizuneko ahotsak elkartu dira. Egun bateko ekitaldiak gure garaiko premiazko zenbait gai aztertu ditu, hala nola animalia-proteinekiko erronka, elikagaien hondakinak birplanteatzea eta sukaldaritza indigenak aurkitu eta aldarrikatzea. Ekitaldia amaitzeko zuzeneko zeremonia bat egin da, eta 2022ko zerrenda aditzera eman da.

***

50 Next: Class of 2022 

Empowering Educators

  • Arielle Johnson, 35 – New York, AEB.
  • Charles Michel, 36 – Bogota, Kolonbia (Frantziatik)
  • Chloé Charles, 35 – Paris, Frantzia
  • Anusha Murthy, 30, eta Elizabeth Yorke, 29 – Bangalore, India
  • Yi Jun Loh, 29 – Kuala Lumpur, Malaysia
  • Vinesh Johny, 33 – Bangalore, India

Entrepreneurial Creatives

  • Camila Fiol Stephens, 34 – Santiago, Txile
  • Caroline Cotto, 29 – Oakland, AEB.
  • Dinara Kasko, 33 – Kharkov City, Ukraina
  • Juan Pablo Medina, 29 – Kopenhage, Danimarka (Kolonbiati)
  • Mariana da Silva Vasconcelos, 30 – Campinas, Brasil
  • Oscar Ekponimo, 36 – Abuja, Nigeria
  • Travinder Singh, 31 – Singapur

Gamechanging Producers

  • Corrado Paternò Castello, 30 – Catania, Italia
  • Dharath Hoonchamlong, 29 – Bangkok, Thailandia
  • Jessica Naomi Fong, 31 – Hong Kong
  • Martin Texier, 32 – Saint-Julien-en-Saint-Alban, Frantzia
  • Pol Contreras Vilapriñó, 36 – Ezcaray, Espainia
  • Rosanna Gahler, 25 – Alt Madlitz, Alemania
  • Yu Hsuan Cheng, 34 – Taipei
  • Rahaf Allymoni, 29 – Amsterdam, Herbehereak (Siriatik)

Hospitality Pioneers

  • Debora Fadul, 36 – Guatemalako Hiria, Guatemala
  • Jackwing Yao, 31, Lola Liu, 30 eta Tiger Liang, 27 – Guangzhou eta Shenzhen, Txina
  • Javier Rivero Yarza, 31 – Tolosa, Euskadi
  • Michael Adé Elégbèdé, 32 – Lagos, Nigeria
  • Mmabatho Molefe, 27 – Cape Town, Hegoafrika
  • Santiago Lastra, 32 – Londres, Erresuma Batua (Mexikotik)
  • Mette Brink Søberg, 32 – Kopenhage, Danimarka
  • Zineb Hattab, 32 – Zurich, Suitza (Espainiatik eta Marokotik)

Science Innovators

  • Asrar Damdam, 29 – Jeddah, Saudi Arabia
  • Eneko Axpe, 35 – San Francisco, AEB (Espainiatik)
  • Gregory Constantine, 33 – New York, AEB (Australiatik) eta Stafford Sheehan, 33 – New York, AEB
  • Jessica Bogard, 34 – Brisbane, Australia
  • Nidiya Kusmaya, 30 – Sukabumi, Indonesia
  • Risha Jasmine Nathan, 34 – Nueva Delhi, India
  • Verleen Goh, 35 – Singapur
  • Sara Marquart, 33 – Zurich, Suitza (Alemaniatik) eta Maximilian Marquart, 36 – Munich, Alemania

Tech Disruptors

  • Daniella Kwayu, 31 – Dar es Salaam, Tanzania
  • Fengru Lin, 34 – Singapur
  • Magdalena Jüngst, 29, eta Tim Jäger, 30 – Munich, Alemania
  • Mustapha Diyaol-Haqq, 22 – Accra, Ghana
  • Nick Berry, 34 – Kingscote, Australia
  • Scott-William Braley, 34 – Le Havre, Frantzia
  • Farah Emara, 31 – Giza, Egipto

Trailblazing Activists

  • Alpha Sennon, 35 – Siparia, Trinidad eta Tobago
  • Nicola Kagoro, 33 – Harare, Zimbabwe (AEBtik)
  • Nidhi Pant, 29 – Mumbai, India
  • Zacarias González, 37 – New York, AEB
  • Jenny Dorsey, 31 – Los Ángeles, AEB (Txinatik)
  • Lefteris Arapakis, 28 – Piraeus, Grezia