Santa Barbarako UCSB Unibertsitaterako (AEB) euskara eta euskal kulturako irakurle bat hautatzeko deialdia
EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 19koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia irekitzeko dena.
Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean EEI) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak ondoko helburua xedatzen du aipatutako Institutuarentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura eskaintza sustatuz eta hedatuz».
Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen du Institutuaren helburuen artean dagoela munduan zeharreko unibertsitateetan eta beste zentro batzuetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketak sustatzea, batik bat unibertsitateetan irakurletzak ezartzea bultzatuz.
Ondorioz, Etxepare Euskal Institutuak erabaki du Santa Barbarako UCSB Unibertsitateko (AEB) Unibertsitaterako euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea.
Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea egongo da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
- Epea 2022(e)ko Uztailak 5(e)tik 2022(e)ko Abuztuak 17(e)ra
- EntitateaEtxepare Euskal Institutua - Instituto Vasco Etxepare
- Zuzkidura22.500 € (ikasturteko / por curso académico)
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaLiteratura, Bestelakoak
- JardueraZabalkundea, Sustatzea
- OnuradunakAutonomoak, Beste batzuk
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


