Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salgai daude Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) udan eskainiko dituen kontzertuetarako sarrerak

Argitalpen-data: 

EGO.jpg
  • Sarrerek 10 eta 15€ bitarteko salneurria dute, musika klasikoko kontzertu baterako sarbidea errazte aldera
  • Gazte orkestraren interpretazioak, “ausartak, freskoak eta hunkigarriak” izateagatik nabarmentzen dira (Enrique Bert – Platea Magazine)

Euskal Herriko Gazte Orkestrak ohiko udako bira-kontzertua eskainiko du, Mozart  eta Brahms-en obrak interpretatuko dituztelarik . Rubén Gimeno zuzendari artistikoaren hitzetan, “maisulana den” Mozarten 12. Serenatak emango dio hasiera egitarauari. Ondoren,  “lanketa kontrapuntistiko zoragarria duen” eta Mozart beran inspiratuta dagoen Brahmsen 1. Serenata interpretatuko du gazte orkestrak.

Lehen aldiz interpretatuak izango dira bi obra hauek.

EGOk 2021 urte honetarako aurreikusita duen jarduera bizia UDAKO TOPAKETAREKIN abiatuko da. Aipatu topaketa uztailaren 21 eta 28a bitartean izango da eta honen prestaketa Musikenen egingo da. Denbora tarte horretan, gazte musikariak, elkarbizitza eta lanaldi zorrotzari egingo diote aurre, ondoren egingo dituzten kontzertuetako programa landuko dutelarik.

UDAKO TOPAKETAKO KONTZERTU BIRA


25/07: Euskalduna Jauregia. Bilbao

26/07: Principal Antzokia. Vitoria-Gasteiz

27/07: Victoria Eugenia Antzokia. Donostia -San Sebastián

28/07: Itsas Etxea Auditorium. Hondarribia

EGITARAUA

W.A. MOZART: 12. Serenata K.388 do minorren (Nachtmusik)
J. BRAHMS: 1. Serenata Op.11 re maiorren

Rubén Gimeno, zuzendaria 

SARREREN SALMENTA

www.egofundazioa.eus eta areto bakoitzeko leihatiletan.