Plastikozko erabilera bakarreko tresnen debekuaz oharra argitaratu du Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak

Argitalpen-data: 

Trantsisizo Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioa

Erabilera bakarreko plastikozko hainbat produktuen salmenta debekatuta dago Europar Batasunean 2021ko uztailaren hiruaz geroztik. Hau Europako Legebiltzarreko eta Europako Kontseiluaren 2019/904 zuzentarauaren bostgarren artikulua betetzeko egin da. Egia da, hala ere, aipatu zuzentarauaren transposizioa ez dela Espainiako legedira oraindik egin, baina debekua indarrean da. Gai horiek guztiak azaltzeko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak oharra kaleratu du.

Zuzentaraua Espainiar Legedira egokitzeko epea agortu denez eta transposizioa ez denez gertatu zuzentaraua bete egin behar da eta ondorioz uztailaren hirutik aurrera hainbat produktu ezin izango dira merkatuan sartu, bereziki erabilera bakarrekoak eta oxigenoz degradatzen direnak. Beste produktu batzuk ordea, etiketan argi eta garbi adierazi behar dute plastikoa dutela, horrek ingurumenean duen eragina eta plastiko hori botatzeko edo birziklatzeko arauak.

Zer esan nahi du merkatuan sartu?

Handizkari eta txikizkariek, uztailaren hirua baino lehenago stockean zituzten produktuak saldu ditzakete oraindik eta etiketa berezia behar dutenak eskakizun hori saihestu dezakete stockean bazeuden. Aldiz, stocka inportatzaile edo fabrikatzaileen esku bazegoen debekatutako produktuak ezin izango dituzte saldu eta etiketa berezia behar dutenak berriro etiketatuko beharko dituzte.

Debekatutako produktuak

  • Kotoi-zotzak (salbuespen gutxi batzuekin)
  • Mahai-tresnak
  • Platerrak
  • Lastotxoak (salbuespen gutxi batzuekin)
  • Puxikak eusteko makiltxoak (Industria erabilera dituztenak salbu)
  • Poliestireno hedatuaz eginiko janari zein edari ontziak, bereziki erabilera bakarrekoak, janaria garraiatzekoak eta abar.

Markatu berezia behar dituztenak

  • Konpresa, tanpoi eta tanpoi jartzaileak
  • Ohialtxo umelduak
  • Tabakorako produktuak
  • Edalontziak

Oharra irakurri (erderaz).