OHAR GARRANTZITSUA INDARREAN DAUDEN ABEE-AK LUZATZEA

Argitalpen-data: 

2021eko irailaren 29an, enplegua babesteko, ekonomia suspertzeko eta lan-merkatua hobetzeko presako neurriei buruzko irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege Dekretua argitaratu zen BOEn (leiho berri batean irekitzen da).

Arau horren 1. artikuluak ezartzen du indarrean dauden aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak (ABEEE) automatikoki luzatuko direla, 2021eko urriaren 31ra arte, bai COVID-19aren ondoriozko EZINBESTEKO ARRAZOIEN kasuan*, bai eta COVID-19aren ondoriozko ekonomia, teknika, antolaketa eta ekoizpeneko arrazoien kasuan ere**.

Baina 2021eko azaroaren 1etik aurrera aipatutako ezinbestezko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen ondorioak luzatzeko, beharrezkoa da 2021eko urriaren 1etik 15era bitartean luzapen-eskaera bat aurkeztea.

ABEEEaren ESKAERA 2021eko urriaren 1etik 15era bitartean AURKEZTEN EZ BADA, aipatutako ABEEE hori 2021eko urriaren 31n AMAITUKO DA.

Luzapena eskatzeko, zure aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientera jo behar duzu "Nire Karpeta" atalean (horretarako, klik egin esteka honetan), "ABEEE luzapena" izeneko botoian klik egin eta bertan adierazten diren urratsak jarraitu.

* COVID-19aren ondoriozko EZINBESTEKO ABEEEak

** COVID-19aren ondoriozko ekonomia, teknika, antolaketa eta ekoizpeneko arrazoiek eragindako ABEEEak dira martxoaren 17ko 8/20 Errege Lege Dekretuak (COVID-19ren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presazko eta ezohiko premiazko neurriei buruzkoa) 23. artikuluan xedatutakoa aplikatzen zaienak (2020ko martxoaren 18ko BOE).