Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Neikerrek UREZPAPA proiektuari buruzko transferentzia webinar bat antolatu du

riegoenpatata.jpg

2021-03-25

NEIKER-ek “Patata ureztatzean berritzen, doitasunezko tresnak erabiliz” titulupean web  mintegi bat antolatu du, doitasun tresna desberdinak aztertzeko eta UAGA, UDAPA, GARLAN eta NEIKERek parte hartzen duten UREZPAPA proiektuaren proba pilotuan lortutako emaitzetan murgiltzeko.

Laborantzako patataren ureztapenaren kudeaketan doitasun tresnak sartzeak uraren erabilera optimizatzeko eta ekoizpen hobeak lortzeko balio du. UREZPAPA proiektuak informazio digitala eta sektore  tekniko eta nekazarien ezagutzak modu praktikoan uztartzen saiatzen da, laboreak ureztatzeko uraren erabilera optimizatzeko.

Webinar-a martxoaren 31an egingo da 09:30etatik 10:30ak arte.

IZENA EMATEAK

EGITARAUA