Segurtasun Saila

Kongresuko osoko bilkurak hauteskundeetan erreguzko botoa kentzeko erreforma aintzat hartzea onartu du

Argitalpen-data: 

Kongresuko osoko bilkurak aho batez onartu du HAOLO erreformatzeko lege-proposamena aintzat hartzea (aldeko 343 boto), atzerrian bizi diren hautesleek botoa eskatu behar ez izateko.

Sozialisten talde parlamentarioetatik eta Podemos alderdietatik abiatu da ekimena.

Horrez gain, beste aldaketa batzuk ere egin nahi ditu: boto-papera automatikoki deskargatzeko aukera, kontsuletxeetako hautestontzietan botoa emateko epea 3 egunetik 7ra luzatzea eta atzerritik emandako botoak irekitzeko epea 3 egunetik 5era luzatzea, bestea beste.

Proposamena aintzat hartu ondoren, Kongresuko Mahaiak dagokion Batzordeari igorriko dio, eta zuzenketak aurkezteko 15 eguneko epea irekiko da.