Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

IRAILAREN 28AN ARGITARATUKO DA UDALEI ETA TOKI-ERAKUNDEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2021EKO DEIALDIA

Argitalpen-data: 

Datorren irailaren 28an EHAAn argitaratuko dela Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren AGINDUA, zeinaren bidez ezartzen baitira oinarri arautzaileak eta dei egiten baitzaie, dirulaguntzak emateko, udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino eremu txikiagoko beste edozein lurralde-erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, metropolialdeei, toki-garapeneko agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-entitate publikoei, toki-partzuergoei eta tokiko fundazio publikoei, garapen jasangarria sustatuko duten ekintzak egiten dituztenei.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko urriaren 29an amaituko da.

Informazio osoa (eskabide-orriak barne) eskuragarri dago: 2021. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, metropoli-eremuei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei diru-laguntzak - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus