Osasun Saila

Housing First: Etxe gabetasunaren aurka borrokatzeko Eskoziako eredua

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.

Aztelanaraen portada: ?A National Framework to Start-up and Scale-up Housing First in Scotland 2021-2031 (Homeless Network Scotland, 2020)?

Aztelanaraen portada: ?A National Framework to Start-up and Scale-up Housing First in Scotland 2021-2031 (Homeless Network Scotland, 2020)?

Jarraian aurkezten den artikuluak labur-labur laburbiltzen du Eskozian garatutako esperientzia, bizi-esperientziak (traumak, adikzioak, gaixotasun mentala) bizi izan dituzten eta etxebizitza bat lortzea zailtzen dieten pertsonei etxebizitza bat azkar aurkitzea xede duena. Ekimena, hasiera batean toki-mailan planteatu zena, Estatuko politikaren helburu bihurtu da, eta etxe gabetasunaren aurkako planetan dago.

'Housing First '(lehen etxebizitza) izeneko ereduaren arabera, etxebizitza seguru bat aurkitzea da etxerik ez duten pertsonen egoera konplexuei aurre egiteko lehen erantzuna. Etxebizitza horrek komunitatean integratuta egon behar du, gizabanakoa tokiko ingurunean gizarteratzen laguntzeko eta bere bizi-proiektua eraikitzen edo berreraikitzen lagunduko duten harreman eta sinergien sare bat sustatzeko.

Horretarako, ereduak konbinatu egiten ditu etxebizitza bat eskuratzea eta pertsonaren premietan oinarritutako arreta eta laguntza malgua, nahi duen denboran.

Egileen hitzetan, 'Housing First' eredua normala da, bidezkoagoa da, funtzionatzen du eta denon onurarako da. Normala da, etxebizitza bat eskubide unibertsal gisa normalizatzen duelako eta pertsonak etxebizitza bat eskuratzeko 'prestatuta' dauden edo denbora luzez aterpetxeetan edo aldi baterako bizitokietan birkokatzen dituzten ebaluatzen duten jardunbideak hausten dituelako.

Bidezkoagoa da; izan ere, onartzen du pobreziako eta gizarte-desberdintasuneko egoerek mesede egiten diotela etxebizitzarik ezari (kalteberatasun-egoeran dauden zenbait kolektibok aukera gehiago dituzte egoera hori pairatzeko), eta egoera desabantailatsu horiek azkar eskuratzearen bidez konpondu nahi ditu.

Ondo funtzionatzen du, ereduaren aplikazioak ehuneko laurogei eta laurogeita hamar bitarteko iraupen-tasak ematen dituelako etxebizitzan, eta, besteak beste, honako adierazle hauek hobetzen dituelako: osasuna, parte-hartzea, substantzien kontsumoa murriztea eta zerbitzuaren eraginkortasuna.

Eta denon onerako da; onuradunak, etxebizitza duina azkar eskuratzen dutelako, etxebizitza-hornitzaileak, okupazio segurua bermatzen delako, profesional medikoak, gune horretan dauden pertsonen osasuna hobetzen delako, bai eta gobernuko arduradunak ere, diru-kutxa publikoentzako zerbitzu kostu-eraginkorra delako.

Halaber, dokumentuak hainbat atal jasotzen ditu, 'Housing First' eredua planifikatzeko, abian jartzeko eta inplementatzeko gida gisa. Zehazki, sei bloketan egituratzen da inplementazioa. 

Lehenengoan, ereduaren aplikazioaren emaitzei buruzko ebidentzia agertzen da, alderdi hauei dagokienez: eraginkortasuna (etxebizitza-gabezia konpontzeko ohiko esku-hartzeek baino eraginkortasun handiagoa), errentagarritasuna (beste ikuspegi batzuek baino kostu eraginkorragoa), gardentasuna (tokiko sistemen azterketa zehatzean oinarrituta) eta onuradunen bizi-kalitatea (bizitza- eta osasun-baldintzen hobekuntza).

Bigarrenak babes politikoa eta instituzionala izateko beharra, lege-esparru egokia izatea, etxerik gabeko pertsonentzako politika espezifikoak eta osasun eta gizarte-prestaziorako plan bat bultzatzea, besteak beste.

Hirugarren blokeak ekimen hau ezartzean lortutako ikaskuntzak deskribatzen ditu, eta kontuan hartu beharreko elementu bideratzaileak eta eredua aplikatzean landu behar ez direnak erakusten ditu (termino anglosaxoietan, 'not to do'). Hona hemen nabarmendu daitezkeen elementu bideratzaileetako batzuk: aldaketarako plan bat definitzea, prozesu horretan neurketak egitea, edo beste eragile eta erakunde batzuekin batera lan egitea, besteak beste. Alderantziz, egin behar ez diren elementuen artean ondorengoak agertzen dira: etxebizitzaren jabea prozesuan parte ez hartzea, etxebizitza eskuratzeari buruzko ikuspegi tradizionalak erreproduzitzea, edo etxebizitza eskuratzeko tokiko mekanismoak kontuan ez hartzea, besteak beste.

Atal honetan aztertutako elementuen artean zerbitzuaren kostuak eta etxebizitza eskuratzean landa-ingurunea kontuan hartzea ere jasotzen dira.

Laugarren blokean, bereziki aipatzen da etxebizitza eskuratzeko ekitatearen gaia, eta alderdi horretan eragiten duten desberdintasun-faktoreak aztertzen dira: diru-sarrera txikiak, adina, sexua edo LGTBI kolektiboko kide izatea, arraza, desgaitasun fisikoa edo mentala.

Bosgarren blokean, ereduaren aplikaziotik sortzen diren emaitzak ebaluatzeko gakoak jasotzen dira; batez ere, prozesuaren ebaluaziora, ebaluazio ekonomikora eta emaitzen ebaluaziora bideratuta daude, eta une oro kontuan hartzen da onuradunen balorazioa.

Azkenik, seigarren eta azken multzoan, eredua eskalatzeko gakoak aipatzen dira, inplikatutako erakundeek duten zeregina aztertuta: Eskoziako gobernua, tokiko gobernua, etxebizitza-hornitzaileak, laguntza aurreikusten duten eragileak eta eragile eta erakunde batzuk (osasun publikoa, arreta soziosanitarioa, adikzioak, justizia komunitarioa, etab.). Horien guztien lana lagungarria izango da etxegabetasunaren kausalitateari erantzuteko.

Txosten osoa kontsulatu nahi izanez gero, sakatu hurrengo estekan: A National Framework to Start-up and Scale-up Housing First in Scotland 2021-2031 (Homeless Network Scotland, 2020