Hondarribian amaitutzat eman dute, argi faltagatik, atzo Biosnarreko punta inguruan, itsasertzean, desagertu zen arrantzalea bilatzeko operatiboa
2021-01-30
Egun osoan zehar aritu dira bilaketa-lanetan Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Uretako eta Mendiko Ataleko agenteak eta larrialdietako 112-Sos Deiak zerbitzuko eta Gurutze Gorriko mendiko eta itsasoko ataleko pertsonala.
Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du asteburuan nabigaziorako eta itsasaldeko kostako inpaktuagatik.