Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

HF4Y, gazteentzat etxe gabetasunaren aurka borrokatzeko eredua

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.

Azterlanaren portada: 'THIS is Housing First for Youth: Europe. A program model guide. (Canadian Observatory on Homelessness Press, 2020)'

Azterlanaren portada: 'THIS is Housing First for Youth: Europe. A program model guide. (Canadian Observatory on Homelessness Press, 2020)'

Kanadako Etxerik Gabeko Pertsonen Behatokiak (leiho berri batean irekitzen da), Kanadako etxerik gabeko pertsonei buruzko ikerketa ardatz duenak, Housing First Eskoziako eredua berrikusi eta egokitu du, etxebizitza falta duten edo izateko arriskuan dauden gazteei aplikatzeko.

Housing Firts ereduaren arrakastaren ondorioz, etxerik gabeko pertsonei arreta ematen dieten komunitate eta erakunde askok modu generikoan ezarri dute, ereduak sustatzen duen espiritua eta etxe gabetasunaren aurkako borrokan dituen ondorioak desitxuratuz.

Horregatik, ereduan adituak diren profesionalek 'This Housing First for Youth' gida egin dute. Aipaturiko gida, euskaraz (Etxebizitza hau lehenengo gazteentzat). Ondorengoa da helburua: profesionalei eta arduradun politikoei orientabideak ematea haien aplikazioari eta gazteei arreta emateko bideragarritasunari buruz.

HF4Y (Housing First for Youth) siglekin, programa espezifiko bat aurkezten da 13 eta 24 urte bitarteko gazteen etxe gabetasun-egoerei erantzuteko. Housing First ereduaren premisari jarraituz, programa diseinatuta dago berehala etxebizitza segurua, eskuragarria eta kolektibo horren beharretara egokitua eskuratzeko aukera emateko. Horretarako, beren adinerako behar dituzten laguntzak ematen dizkie gazteei, ongizatea, osasuna zaintzea, gizarte-trebetasunak eta helduarora igarotzeko trebetasunak eskuratzea, eta hezkuntzarekiko, enplegagarritasunarekiko eta komunitatean sartzeko konpromisoa hartzea helburu.

Horixe da, hain zuzen ere, HF4Y programaren elementu nabarmenetako bat; izan ere, etxebizitza azkar eskuratzea sustatzeaz gain, nerabe eta heldu gazteak helduarora modu osasungarrian igarotzea erraztu nahi du.

Arreta-premiak bir bideratu eta bizitzako etapa horretara bideratu nahi dira, kontuan hartuta gazteen etxe gabetasunaren arrazoiak eta baldintzak ez direla pertsona helduenak bezalakoak, eta, beraz, berariazko jardunak behar dituztela. Alde horretatik, gazteentzako programak oinarrizko printzipio, helburu, emaitza eta kudeaketa batzuk ditu, helduentzako programaz bestelakoak.

Bereizketa hori ulertzea eta ikuspegi horren arabera jardutea funtsezkoa da etxerik gabeko gazteentzako konponbide eraginkorrak sustatzeko. Ebidentziak erakusten du etxerik gabeko egoerak bizi dituzten gazteek jokabide negatiboak dituztela beren osasunerako eta segurtasunerako, eta egoera estresagarri edo traumatizatzaileei aurre egin behar dietela. Esperientzia horien ondorioak sakonak dira, eta kalean areagotzen diren arazo mentalak, esplotazio kriminalarekiko kalteberatasun handiagoa eta deseskolatzeko arriskua, besteak beste.

Gazteen etxe gabetasunari aurre egiteko, erantzun koordinatua proposatzen da, oinarrizko bost printzipiotan oinarrituta:

  1. Etxebizitzarako eskubidea, aldez aurreko baldintzarik gabe. Kolektibo horren eskubideak bermatuko dituen eta etxebizitzaren kokapena, kultura-egokitasuna eta irisgarritasuna kontuan hartuko dituen etxebizitza egokia ematea da kontua, zerbitzuak eskuratzea eta gazteak komunitatean gizarteratzea ez oztopatzeko.
  2. Gazteen autoderminazioan oinarritutako jarduna, gazteei entzun eta erabakiak beren borondatea errespetatuz hartzea erraztuko diena.
  3. Gazteen ongizate eta garapeneranzko orientazio positiboa, haien indarguneak nabarmenduko dituen, autoestimua hobetuko duen eta gatazkak konpontzeko trebetasunak emango dizkien ikuspegia, gazteen gaitasunak eta jomugen ezarpena indartuko dituena, besteak beste.
  4. Banakako laguntza, denbora-mugarik gabe, berariazko baliabideak eskainiko dituena gazte bakoitzaren beharren arabera, egokitzapen eta giza garapen osasungarria bultzatzeko.
  5. Gizarteratzea eta komunitate-integrazioa, gazteei beren komunitatean erabateko integrazioa eta parte-hartzea ahalbidetuko dieten loturak eta harremanak garatzen laguntzeko.

Honako hauek ere biltzen ditu gidak: ostatu-baliabideak, laguntzak, gazteentzako zerbitzu egokiak emateko moduak, bai eta azterketa-kasuak eta datuak kudeatzeko kasuak ere. Eta, amaitzeko, honako hau azpimarratu du: 'gazte guztiek dute etxebizitza bat izateko eskubidea, baina etxebizitzarik ez dutenak eraginkortasun handiagoz berreskuratuko dira, lehenengo etxebizitza bat ematen bazaie'.

Gai honi buruz argibide gehiago nahi izanez gero,  kontsultatu dokumentu osoa hurrengo estekan:

https://www.homelesshub.ca/sites/default/files/attachments/COH-AWH-HF4Y.pdf