Segurtasun Saila

Hauteskunde-batzorde Zentralak hauteskunde-propaganda zabaltzea izendunak ez diren bidalketen bidez onartzen du

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 13an, Hauteskunde-batzorde Zentralak 1/2021 Jarraibidea eman zuen hauteskunde-propaganda zabaltzeari buruz.

Jarraibidean adierazten da hautesleek eskubidea dutela hautagaitzei hauteskunde-propagandaren posta-bidalketak egiteko ematen zaizkien hautesle-erroldaren kopietan sartzearen aurka egiteko (LOREG, 39.3 art.).

Hala eta guztiz ere, horrek ez du eragozten gutun-azalak, boto-paperak eta hauteskunde-propaganda zabaltzea hartzailea izendun gisa identifikatzen ez duten bidalketen bidez, "buzoiketa" deritzon sistemaren bidez.

Bestalde, alderdi politikoek LOREGek jasotzen dituen tarifa bereziak balia ditzakete bidalketa izengabe horietan.

Gainera, Jarraibideak hauteskunde-propaganda ez-izendunari buruzko beste alderdi batzuei buruzko iritzia ematen du.