Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek euskara hutsezko hedabideen jarduera ziurtatzeko hitzarmena berrituko dute (Gobernu Bilera 16-11-2021)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Gaurko Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien arteko hitzarmena sinatzeko baimena eman du euskara hutsezko hedabideen ekintzabidea ziurtatzeko. Hitzarmena 2022-2024 epealdirako egongo da indarrean. Gaur onartu dena bigarren hitzarmena da, aurrekoa 2019-2021 epealdirako sinatu zen. 

Euskara hutsezko hedabideen finantzazio markoa adostea helburutzat duen akordioak lankidetza du oinarri eta euskara hutsezko hedabideak diruz laguntzeko irizpideak bateratuko ditu, hedabide horiek kudeatzen dituzten enpresa egiturak indartuz eta banatu diren dirulaguntzen estaldura maila orekatuz. 

Lehenengo akordioa indarrean sartu zenetik k hedabideen mapa zehaztu da eta laguntzak kudeatzeko leihatila bakarraren sistema ezarri da. Horrela, Eusko Jaurlaritzak bideratuko ditu EAE osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak, toki telebistak, toki irratiak eta hedabide digital hutsen dirulaguntzak. Hiru foru aldundiek aldiz, bakoitzaren lurraldean euskara hutsean argitaratzen diren herri edo eskualde mailako paperezko hedabideak laguntzen dituzte.