Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro bideratuko ditu itsas kultura-ondarearen balioa nabarmentzeko diru-laguntzetara (Gobernu Bilera 2021-6-15)

fotoconsejo.jpg

2021-06-15

Gobernu Kontseiluak, gaur, honako diru-laguntza hauek onartu ditu: "Itsas ondarearen esparruan kultura-balioa duten elementuei zuzendutakoak, baldin eta sustapen-, sendotze-, konponketa- eta egokitzapen-jarduerak behar badituzte erabiltzeko, betiere ondasunaren ezaugarrietara egokitzen badira eta esku-hartzearen xede den ondare-balioa nabarmenki gutxiesten ez badute". Helburua zurezko ontzien jabeei mantentze-lanetan laguntzea da, gure portuetako paisaietan jarraitzeko, eta, orokorrean, gure ohiko itsaso-kulturaren alde egiteko. 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 200.000 euroko partida bideratuko du honako jarduera-ildo hauetan sartzen diren proiektuak finantzatzeko: 

  1. Zurezko ontzietako lanak beti ere beraien musealizatzerako badira (60.000 euro).
  2. Jendeari zerbitzua emateko egurrezko ontziak armatu eta prest jartzea (60.000 euro).
  3. Lurrezko instalazioen balioa nabarmentzea: ontziolak, lonjak eta portuko elementuak; eta egitura txikiak, hala nola ontziralekuak (40.000 euro).
  4. Zurezko ontziak konpontzeko eta egokitzeko gastuak, lizentziak izapidetzeko gastuak, euskal portuetako atrakaleku egonkorren gastuak eta ontziak nabigatzeko dituen baimenak barne (20.000 euro).
  5. Elkarte edo erakunde publiko edo pribatuek zurezko itsas kultura-ondarearen balioa nabarmentzeko egindako ekitaldiak (20.000 euro). Aurten, bosgarren jarduera-ildo hau errekuperatu da, iaz COVID-ak eragindako egoeraren ondorioz baztertu ondoren.  

Diruz lagun daitezkeen proiektuek hasita egon beharko dute edo 2021eko ekitaldian hasi beharko dute, eta, gehienez ere, 2021eko abenduaren 31ra arte gauzatu beharko dira. 

2021eko deialdian, itsas kultura-ondarearen balioa nabarmentzeko 13 proiektu diruz lagundu ziren.