Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko bi gaztak "Super Urrea" domina lortu dute World Cheese Awards nazioarteko lehiaketan

Saroi_Unaiak.jpg

2021-11-04

Saritutako euskal gaztak honako hauek dira: Saroi Unaiak, Eusko Label esnearekin egindako Karranzako TGT gaztandegikoa eta Arabako La Leze gaztandegiko Idiazabal gazta.

Egun hauetan Oviedon International Cheese Festival ospatzen ari da, nazioarteko urteko gastronomia-ekitaldirik garrantzitsuena, gazta duena protagonista nagusi bezala.

Ekitaldi honen baitan, World Cheese Awards lehiaketa ospetsuaren 33. edizioa ospatu zen atzo. Bertan, Euskadiko bi gaztak “Super Urrea” domina bana jaso dute.

Saritutako gaztak Karrantzako TGT gaztandegiko Saroi Unaiak gazta, Eusko Label esnearekin egina; eta Arabako La Leze gaztandegiko Idiazabal gazta, World Cheese Awards-en beste domina batzuk lortuak zituena, azkena Bergenen (Norvegia) 2018ko edizioan.

World Cheese Awards-eko munduko gazta hoberenaren saria Olavidia ahuntz gaztak irabazi du Guarromango (Jaén) “Quesos y Besos” gaztandegikoa.

Munduko gazta lehiaketarik garrantzitsuenean nazioarteko 4.078 gaztak hartu dute parte eta hoietatik 62 gazta Euskadikoak izan dira.

Lehiaketa amaituta, International Cheese Festival ekitaldia azaroaren 6ra arte izango da. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Oviedora joan da gaztaren inguruko azoka honetan parte hartzen ari diren Euskadiko Elikagai Kateko ordezkariei babesa ematera, ekoizleak eta bertako gaztak plateren osagai gisa erabiltzen dituzten gastronomia-arloko profesionalak.

International Cheese Festivalen ardatzak biodibertsitatea, iraunkortasuna, nazioartekotzea eta berrikuntza dira, esne eta gazta sektorearen garapena bultzatzeko, ekoizleen eta erosleen arteko harreman komertzialak sustatuz.