Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

"Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024" dokumentuaren portada

"Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024" dokumentuaren portada

2021-2024 aldirako Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia berria argitaratu da, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osoko bilkurak 2021eko maiatzaren 3an onartua.

2021-2024 Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategiak adierazten du zer filosofia, helburu eta ekintza partekatzen dituzten Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osatzen duten eta Euskadin arreta soziosanitarioan erantzukizuna duten erakundeek, arreta soziosanitarioko eredua hedatzen jarraitzeko XII. legegintzaldian.

Arreta soziosanitarioa antolatzen jarraitzea, gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemak koordinatzeko ereduaren arabera –25 urteko historia du–, Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren 2021-2024 Estrategia berriaren apustua da. Estrategia horren helburua da euskal gizarteak eta haren laguntza-sarea osatzen duten erakundeek eta profesionalek aurre egin beharreko erronkei erantzutea, azken batean, herritarrei arreta soziosanitariorako esparru egokia emateko.

Dokumentu estrategikoak, bere sorreran, ezin izan du ahaztu COVID-19 pandemiak eragin dituen askotariko ondorioetara hurbiltzea. Gizarte- eta osasun-zerbitzuetako sistemek arreta soziosanitarioko premiekiko duten erreakzioari buruzko gogoeta (adibidez: osasun mentalari dagokionez, iraupen luzeko zainketei buruzkoak, gizarte-isolamenduari eta nahi ez den bakardadeari buruzkoak, edo, epidemiaren testuinguruan, ekitatea, justizia banatzailea, elkartasuna eta erantzukidetasuna bezalako balioei buruzko alderdiak funtsezko urratsa izan dira datozen lau urteetan erakunde-, antolamendu- eta lanbide-lanaren alderdiak identifikatzeko.

Egoeraren araberako elementu horiek egiturazko faktoreen multzoari gehitzen zaizkio (alderdi sozialak, demografikoak eta ekonomikoak konbinatzearen funtsezko emaitza), Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren ibilbide-orri berria osatzeko, honako helburu honekin: pertsonen osasun-egoera eta autonomia hobetzea. Hau da, ongizate orokorra lortzea, gizarte eta osasun-zerbitzuen sistemen jardun koordinatu eta arduratsuaren bidez, sistemen, eremuen, mailen eta profesionalen arteko koordinazio-mekanismoak hedatuz; prebentzioa eta arreta, premia soziosanitarioen zainketen jarraitutasunetik; datuen eta informazioaren truke segurua sistemen artean; eta I+G+B sustatzea, arretaren kalitatea hobetzeko eta ekarpenak egiteko, eta, azken batean, Euskadiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

2021-2024 aldirako Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategiaren jarduerak eta helburu espezifikoak 5 esku-hartze arlo estrategikoren inguruan antolatzen dira, eta 15 proiektu hedatzen dira.

  • Arloa 1. Gobernantza soziosanitarioa

Arreta soziosanitarioan esku hartzen duten sistemen arteko harreman funtzional eta operatiboak definitu eta arautzearen alde egiten du, bai eta arreta soziosanitarioan erantzukizunak partekatzen dituzten erakundeentzako finantzaketa-esparru komun bat zehaztearen alde ere.

  • Arloa 2. Elkarreragingarritasun Soziosanitarioa

Informazio-sistemek datuak partekatzeko eta informazioa eta ezagutza modu seguruan trukatzeko duten gaitasuna bideratzen du, profesionalen baterako lana errazteko.

  • Arloa 3. Prebentzio Soziosanitarioa

Estrategiak, programak eta tresnak egituratzen ditu biztanleriaren behar soziosanitarioei aurrea hartzeko eta prebenitzeko. Hau dena, autonomia sustatzera eta arrisku soziosanitarioko faktoreak agertzeari eustera edo atzeratzera bideratutako politikak eta ekimenak koordinatzen dituen esparru batean oinarrituta; bai eta arrisku soziosanitarioko faktoreak hautemateko tresna bat definitzea ere.

  • Arloa 4. Arreta Soziosanitarioa

Bi sistemetako profesionalek gauzatutako diziplina anitzeko jarduera koordinatuak hedatzen ditu, biztanleria-talde jakin batzuek dituzten premiei aurre egiteko, hainbat proiektu pilotu gisa, diana-kolektibo soziosanitarioei zuzendutako jarduera espezifikoen garapenari ere arreta jarrita.

  • Arloa 5. I+G+B Soziosanitarioa

Ezagutzarekiko konpromiso instituzionala adierazten du, ekosistema soziosanitarioaren berrikuntzarako eta eraldaketarako elementu gisa, bi sistemen arteko koordinazioan etengabeko hobekuntzaren beharrera bideratuz eta laguntza-alternatiba eraginkorrak eta sortzen ari diren beharrei eta erronka soziosanitario berriei irtenbidea emateko aukerak zehaztuz.

 

2021-2024 Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategiaren misioa

Proposamen estrategiko hau egituratzen duen misioa honela definitzen da: "Pertsonak bizi-zikloaren etapa guztietan zainduko dituen arreta soziosanitarioa, ikuspegi sistemiko, jasangarri eta beren bizi-proiektua errespetatuko duena".

"Guztion artean bidea eginez" leloarekin, estrategia honek agerian utzi nahi du Euskadiko ekosistema soziosanitarioko eragile guztiak erlazionatzen dituen interdependentzia beharrezkoa dela, bai eta sistemen, erakundeen, profesionalen, sektore-eragileen eta herritarren arteko ahaleginak koordinatzearen garrantzia ere, arreta soziosanitarioa bultzatzen jarraitzeko, ahalik eta ongizaterik handiena lortzea pertsonentzat, arreta koordinatuaren esparruan eta euskal gizartean sortzen ari diren premiekiko sentikorra den esparruan, egoera bereziki kalteberan dauden pertsonei arreta eskainiz: arreta sozio-sanitarioko diana kolektiboak.

Euskadiko Estrategia Soziosanitario berria aurkezteko ekitaldi instituzionala

Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2017-2020 aurkeztu da urriaren 22an Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en (BEK) egindako ekitaldi instituzional batean. Bertan izan dira Lehendakaria Iñigo Urkullu jauna, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko ordezkariak, Osasun eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Gizarte politiketako foru diputatuak eta EUDEL, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko kide gisa.

Amaierako hitzaldia Xabier Etxeberria Mauleónek eman du, Deustuko Unibertsitateko (Bilbo) Etikako katedradun emerituak, eta "Esparru soziosanitarioaren eskakizun etikoetan" sakondu du, estrategia berriaren garapenaren esparruan "erabakitzen eta gauzatzen diren ekimenen oinarri, orientatzaile eta moralki ebaluatzaile" gisa.

Ibilbide-orri soziosanitario berriari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Euskadiko Arreta Soziosanitarioko 2021-2024 Estrategia (2021).