Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

ETSk eta Euskotrenek Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua berrezarriko dute urtarrilaren 14an, sei tunel konpondu eta gero

Argitalpen-data: 

Sagarbideko tunelaren irudia

Euskotrenek Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua berrezarriko du hilaren 14an, kostaldeko bi herrien artean ETSk Bilbo-Donostia lineako sei tunel eraberritu ostean. Joan den azaroaren 24tik zerbitzua etenda egon da, eta, beraz, zerbitzua, autobusez egin den garraio-aldaketa alternatiboarekin bete da.

Egindako lanen xede nagusia Santa Katalina, Itxaspe, Atxuribi eta Sakoneta I, Sagarbide eta Baionako tunelek zituzten egiturazko arazoak konpontzea izan da. Lanen aurrekontua 1,5 milioi eurokoa izan da, BEZ aparte.

Tunel horiek Elgoibar eta Donostia arteko trenbidearen jatorrizko linearen parte dira. Linea hori 1901eko urtarrilaren 1ean inauguratu zen, eta 1982an sartu zen Euskotrenen.

Proiektuetan jaso diren, eta batez ere zertxak eta proiektatutako eta armatutako hormigoia erabiliz gauzatu diren eraikuntzarako soluzioak behar bezala egiteko, lanak hainbat fasetan banatu dira: trenbideko instalazioak, komunikazioak, erdi-tentsioko sarea eta katenaria desmuntatzea; eremu jakin batzuetan harlandua pikatzea; zertxekin eta proiektatutako hormigoiarekin indartzea eta instalazioak lehengoratzea.

Deba eta Zumaia arteko ingurune horretan, ekainaren 1ean amaitu ziren Sakoneta II tuneleko ahokaduretako bat kolapsatu zuen lur-jausiaren ondorioz tunel hori berriztatzeko egin behar izan ziren lanak, eta baita trenbideko 1.400 metroko tarteko mantentze- eta berritze-lanak ere.