Azpeitiko Udal Liburutegia itxita egongo da osasun larrialdi egoera dela eta

Argitalpen-data: 

Liburuak etxera eramateko zerbitzua indartuko da.

Herriko osasun egoera oso larria dela eta, Azpeitiko Udalak neurriak zorroztu ditu, hala, otsailaren 8arte printzipioz, hainbat zerbitzu eta kultur ekitaldi bertan behera gelditu dira. Azpeitiko Udal Liburutegia ere itxita dago, eta etxerako banaketa zerbitzua indartuko dugu epe honetarako.

Etxerako zerbitzua erabiltzeko kontutan hartzekoak:

-  Eskaerak 943157195 telefonora deituz, edo 688 815 506 zenbakira whatsapp mezua bidaliz egin ditzakezue.

-  Liburutegiko Sareko Katalogoan kontsultatu eta aukeratu zer nahi duzuen:   https://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9271/ID079de66c?ACC=101

      Katalogoa nola erabili pausoz pauso  https://www.liburutegiak.euskadi.eus/azpeitia/eu/albistea/2020/katalogoa-nola-erabili/

-  Eskaerak jaso eta gero abixatuko dizuegu noiz egingo dugun banaketa.

-  Itzulketak sarrerako buzoian utzi ditzakezue.

Honetaz gain, gogoratu eLiburutegia eta eFilm plataforma digitaletan hainbat liburu eta pelikula dituzuela eskura. 

  http://www.eliburutegia.euskadi.eus/?locale=eu

  https://eliburutegia.efilm.info/eu/eliburutegia/

Harretarako eta eskaerak egiteko ordutegia:

       astelehenetik ostiralera 9:00tik 14:00ak arte telefonozko zein whatsapp-ez eta 16:00tik 20:00ak arte whatsapp-ez.

       larunbatetan 9:00tik 13:00ak arte.