Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Andoni Iturbek "Kultura Bizia gunea" , Araban kulturarako sortutako eremuaren, aurkezpenean parte hartu du

2021-04-12

Kultura sailburuorde Andoni Iturbek “Kultura Bizia Gunea” izenekoaren aurkezpenean parte hartu du gaur Vitoria-Gasteizen Ana del Val, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuarekin; Paco Galve, Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zurendariarekin; Daniel Solana, Basquetour-en zuzendariarekin; Kepa Koldo Ortiz de Urbina, Laboral Kutxako komunikazio arduradunarekin, eta Javier Sagastume, Kultura Biziaren presidentearekin batera.

Gaur aurkeztutako espazio horretan Arabako hainbat kultura eragilek, Kultura Bizia elkartearen pean antolaturik,  mota guztietako kultura ekitaldiak antolatu ahal izango dituzte 600 pertsonarentzat, apiril honetatik irailaren bukaera arte, erakundeen eta Laboral Kutxaren babesarekin, besteak beste, une bakoitzean behar diren osasun neurri guztiak eta gizarte distantzia gordez.

Honako hauek dira baieztatuta dauden taldeak: Gatibu, La Excavadora, Crim, Talco, The Potes, The Baboom Show, Mambo Jambo eta Lágrimas de Sangre. 

Informazio gehiago hemen