Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

167.000 mailegu eta 20.000 erabiltzaile berri, eLiburutegiaren errekor markak 2020an

Argitalpen-data: 

eLiburutegia.jpg
  • Konfinamentu sasoian, martxoan eta apirilean izan zituen daturik onenak liburutegi digitalak
  • “Aitaren Etxea” eta “La cara norte del corazó”n izan ziran libururik mailegatuenak. “The Party” eta “El orden divino” berriz filmerik ikusienak

Euskadiko liburutegi digitalak eLiburutegiak 20.149 erabiltzaile berri erregistratu zituen iaz eta guztira 60.181 ditu. Inozko urterik oparoena izan zen iazkoa eLiburutegiarentzat. Martxoan inozko erabiltzaile berri gehien erregistratu zen, 6.773, guztira. Apirila izan zen 2020ko bigarren hilerik onena 3.864 erabiltzaile berrirekin. Konfinamendua bukatzearekin behera egin zuen erabiltzaile berri kopuruak baina hala ere hilean-hilean nabarmena izan da herritarrek erakutsi duten interesa. Hileko mailegu-kopuruari dagokionez, apirilean egin ziren mailegu gehien, 27.704 (inoiz erregistrorik onena eLiburutegia sortu zenetik), gero martxoan (18.438) eta, ondoren, maiatzean (17.924 mailegu).

200. urtean beraz, eLiburutegiak nabarmen gainditu zituen aurreko urteetako datuak, bai mailegu kopuruan eta baita erabiltzaile kopuruan ere. Horretan zuzeneko eragina izan zuen iazko konfinamenduaren hasieran Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erabiltzaile izateko izapidea errazteko erabakia hartu izanak. Eskaeren kopuruak nabarmen egin zuen gora eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Udal Liburutegietako langileen laguntza beharrezkoa izan zen lan guztia modurik egoki eta azkarrenean bideratzeko.

Honako hauek dira iazko datuak:

HILABETEA

MAILEGUAK

ERABILTZAILE BERRIAK

Urtarrila

7.520

1.102

Otsaila

6.516

1.299

Martxoa

18.438

6.773

Apirila

27.704

3.864

Maiatza

17.924

1.332

Ekaina

13.261

826

Uztaila

12.677

683

Abuztua

13.136

539

Iraila

11.752

843

Urria

12.708

1.071

Azaroa

12.436

856

Abendua

13.366

961

GUZTIRA

167.438

20.149

2020an honako hauek izan ziran gehien irakurritako bost liburuak (edozein hizkuntzatan): Aitaren Etxea Karmele Jaiorena, La cara norte del corazón Dolores Redondo-rena, El Enigma de la habitación 622 Joël Dicker-ena, Loba Negra Juan Gómez-Jurado-rena, Reina Roja Juan Gómez-Jurado-rena.

Hizkuntzaren arabera, honako hauek izan ziran euskaraz gehien mailegatu ziren liburuak:

  • Aitaren Etxea, Karmele Jaio
  • Miñan, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde
  • Amaren Eskuak, Karmele Jaio
  • Ezekiel, Jasone Osoro
  • Larunbatean Bukowskin, John Andueza

Gaztelaniazko liburuen artean aldiz, honakok izan ziran 2020an gehien mailegatu ziren liburuak:

  • La cara norte del corazón Dolores Redondo
  • El Enigma de la habitación 622, Joël Dicker
  • Loba Negra Juan Gómez-Jurado
  • Reina Roja Juan Gómez-Jurado
  • La nena, Carmen Mola

eLiburutegiak gaur egun 15.000 film inguru ikusteko aukera ere ematen du. Iaz, 2020an 37.928 film ikusi ziren. Generoari dagokionez dramak izan ziren ikusienak eta ondoren umorezko ikus-entzunezkoak. Filmerik ikusienak honako hauek izan ziran:

  • The Party
  • El orden divino
  • Muchos hijos, un mono y un castillo
  • El principito
  • Bi anai

eLiburutegia

Liburutegi digitalak, eLiburutegiak, gaur egun guztira 21.930 liburu biltzen ditu. Horrez gain 13.000  film eta 670 audioliburu ere batzen ditu.

eLiburutegia proiektua 2014ko azaroan sortu zen, egilearen eskubideak errespetatuko dituen eduki digitalen kontsumo antolatua eskaintzeko helburuarekin. Liburutegi digital hau erabili ahal izateko, erabiltzaileak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) liburutegi publiko batean alta emanda egon behar du. Era horretan, liburutegi-txartelaren bitartez, pertsona horrek erabiltzaile-izena eta sarbide-pasahitza lortzen ditu.