Bilboko Arte Ederren Museoak "Arrue anaiak Parisen" obra gonbidatua programatu du

  • Bilboko Arte Ederren Museoak
    Egilea: José Arrue. Bilboko Arte Ederren Museoa

  • DataAzaroak 17
  • Gaia Museoak

Obra Gonbidatuak ekimen artistiko berezia proposatzen du 65. edizioan, hain zuzen ere, José Arrue (Bilbao, 1885-Laudio, Araba, 1977) eta Ramiro Arrue (Bilbao, 1892-Donibane Lohizune, Frantzia, 1971) anaien formatu handiko bi margolan: Joséren Baserritarrak eta Ramiroren Fandango. Biak batera aurkeztu ziren Parisen 1925. urtean, etaorduz geroztik, bereizita egon dira,museoaren 33.aretoan berriro ere elkarrekin erakutsiko direnarte, Banco Santander Fundazioaren babesa duen programaren barruan.

Ekimen horren bitartez ospatu nahi da, batetikJosé Arrueren familiak Baserritarrak lana eman berri duela dohaintzaneta, bestetik, Ramiro anaiaren heriotzaren 50. urteurrena. Ramiroren Fandango lana Donibane Lohizuneko Udalaren (Frantzia) aldi baterako maileguari esker erakutsiko da museoan.

Bi mihise horiek ikusgai jarrita, Parisko 1925eko Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes erakusketan bi lan horiek izan zuten parte-hartzea berregiteko aukera eman duen ikerketa egin ahal izan da. Museoaren Kontserbazio eta Ikerketako koordinatzaile Javier Novo izan da ikerketaren egilea; hitzaldi batean azalduko dituazaroaren 22an, ikerketaren ondorio nagusiaketa lagunduko digu euskal artearen pasarte interesgarri horren garrantzia ulertzen. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana