Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 322,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2022an aurreko urtean baino % 11,6 handiagoa

  • Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 322,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2022an aurreko urtean baino % 11,6 handiagoa
Irekia

  • DataAzaroak 3
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Guztira hamar eurotik 1,1 euro inbertsioetara bideratuko dira eta departamentuko atal guztietan egingo dira inbertsio garrantzitsuak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak zuzentzen duen sailak 2022. urterako izango duen aurrekontua aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Guztira 322,5 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, aurreko urtean baino %11,6 gehiago. Honela banatuko da sailaren aurrekontua:

  • Kultura sailburuordetza: 70,6 milioi euro.
  • Hizkuntza Politika sailburuordetza: 69,4 milioi euro.
  • Etxepare Institutua: 3,4 milioi euro.
  • Jarduera Fisikoa eta Kirol zuzendaritza: 12,2 milioi euro.
  • EiTB: 161,5 milioi euro.

Aurrekontu osoa harturik, hamar eurotatik 1,1 inbertsioetara bideratuko du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. 

Bingen Zupiria sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, “kulturak, euskarak, jarduera fisikoak eta EiTBek Euskadiren susperraldi garai berrian eragile aktibo izateko potentziala dute. Pandemia osteko Euskadik kultura indartsua behar du, euskara biziberritua behar du, jarduera fisiko eta kirol ohitura onak behar ditu. Hori jomugan jarrita osatu ditugu hurrengo urteko aurrekontuak, itxaropen horrekin, eta bereziki, konpromiso horrekin”.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri