Alfredo Sanzolen "El bar que se tragó a todos los españoles" antzezlanak hiru sari lortu ditu Max Sarietan
- DataUrriak 5
- Gaia Arte eszenikoak
"Kutsidazu Bidea, Ixabel" musikala, Deabru Beltzak konpainiaren "Smyfeuny" ikuskizuna eta Iratxe Ansa dantzaria ere saritu dituzte Arriaga Antzokian egindako galan.
Alfredo Sanzol antzerkigile nafarraren "El bar que se tragó a todos los españoles" lanak hiru golardo eskuratu ditu Max Sarietan: antzezlan onenarena, egile onenarena eta espazio eszenikoaren diseinu onenarena.
Arte Eszenikoen Max Sarien XXIV. edizioaren gala gaur gauean egin dute Bilboko Arriaga Antzokian.
Ekitaldi horretan Euskal Herriko beste hainbat ikuskizun eta profesional saritu dituzte. Hala, "Kutsidazu Bidea, Ixabel" (Demode Pordukzioak) obrak musikalik onenaren saria jaso du; Deabru Beltzak konpainiaren "Symfeuny" lanak kaleko ikuskizunik onenaren golardo lortu du; eta Iratxe Ansa dantzari donostiarrak dantzako emakumezko interpretatzaile onenaren saria eskuratu du, "Al desnudo" ikuskizunagatik.


