Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Webgune berria

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Webgune berria

Ikusten duzuen bezala, Mugiment egitasmoak webgune berria du. Aldaketaren nondik norakoak azalduko dizkizuegu.

mugiment.eus domeinupean zegoen webgunea gaurtik aurrera ez dago ikusgai. Hemendik aurrera mugiment.euskadi.eus helbidean aurkituko gaituzue.

Jaurlaritzaren euskadi.eus ezaugarrietara egokitu da toki berria eta aurrekoarekin alderatuz bi aldaketa nabarmenduko genituzke:

  • Ingelesezko bertsioa ere badu. Jarduera fisikoaren sustapena hobetzeko kanpoko erakundeekin harremanetan gaude haien lanagatik ikasteko asmoz. Webgunearen informaziorik garrantzitsuena ingelesez izatea lagungarria izango da harremanak errazteko.
  • Ekimenetan iraungitze data dago, indarrean daudenak eta aurrekoak bereizteko.


Jarduera fisikoaren sustapenerako erakunde asko eta ezberdinen parte hartzea behar-beharrezkoa da. Horien arteko koordinaziorako komunikazioa lantzea derrigorrezkoa da. Ea helburu horretan webgune berri hau lagungarria dugun.