Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

Tapia: "KOFRADIA-ITSAS ETXEAk aukera ematen digu gure produktuari dagokion garrantzia emateko"

20200716-TAPIA-KOFRADIA-135.jpg

2020.eko uztailak 16

Tapiak arrantzaleak eta Gipuzkoako arrantza sektorea osatzen duten pertsona guztiak zoriondu ditu, Karmen eguna ospatzeagatik, baina baita Kofradia - Itsas Etxea inauguratzeagatik ere, "gure produktuari merezi duen garrantzia emateko" aukera eskainiko duen lokala delako. Sailburuak oso positiboki baloratu du sektorearen ekimena eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera azpimarratu nahi izan du, EKPren bidez Donostiako kaiaren ingurua modernizatu baitu, espazio gastronomiko berria irekitzea erraztuz.

Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradiako presidenteak, Eneko Goia Donostiako alkateak, Miren Garmendia Gipuzkoako Kofradiako idazkariak eta Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendariak eta baita Gipuzkoako erakundeetako eta arrantza sektoreko hainbat ordezkarik ere.

Karmengo Amaren egunarekin bat eginez, Kofradia-Itxas Etxearen inaugurazio ofiziala egin da. Opegui Gipuzkoako baxurako arrantzako ekoizleen erakundeak sustatutako proiektua da, eta Euskadiko baxurako arrantza sustatzea eta balioestea du helburu.