Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mugiment egitasmoa: 2019 ebaluazioa eta 2020 lan-programa

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Mugiment egitasmoa: 2019 ebaluazioa eta 2020 lan-programa

Argitaratu berri dugu Idazkaritza Teknikoaren laguntzarekin batera Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak 2019an egindakoa eta 2020rako aurreikusita duena Mugiment egitasmoan.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak 2017 urte bukaeran Mugiment egitasmorako bide berria proposatu zuen, eta 2018an hasita, urtez-urteko egitarauetan garatzen da Mugiment egitasmoren lana, helmuga zehatzak ezarriz.

Dokumentu honen bidez 2019ko konpromiso horien betetze maila aztertu nahi da. Era berean 2020rako asmoak ere zehaztuko dira.

Bukatzeko, egitasmoaren balorazio orokorra erakusten da eta gaurko bileran azalduko dugu.

Txostenaren inguruan zalantzarik badago edo azalpen zehatzagorik behar izanez gero, gaur egingo dugun Mugiment egitasmoko koordinazio bileran tarte bat izango dugu galderei erantzuna emateko.