MARTXOAK 8 - KATERIK GABE, KATEAN

Visesak bat egiten du aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko erabiliko den "KATERIK GABE, KATEAN" leloarekin. Lelo horrek emakumeek euren eskubideen alde borrokatzeko agertu duten batasuna eta talde-lana irudikatzen ditu, baita berdintasunaren aldeko lanaren belaunaldien arteko transmisioa eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen jarraitzeko beharra ere.

MARTXOAK 8 - KATERIK GABE, KATEAN

Martxoaren 8ko kanpainak omenaldia egiten die iraganean eskubideak lortzen eta berdintasunaren aldeko urratsak ematen joan diren emakume guztiei; halaber, belaunaldi berriei dei egiten die katea apurtu ez dadin eta indartzen jarraitu dezan.

2020. urtean, mugarri garrantzitsuak ekarriko ditugu gogora: Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren 25. urteurrena, zeina emakumeen eskubideak sustatzeko mundu mailan inoiz izandako planik aurrerakoiena izan baitzen (bertan aurkeztu zen emakumeen ahalduntzea garapenerako funtsezko estrategia gisa); Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Euskal Legea onetsi zeneko 15. urteurrena, zeina EAEko berdintasun-politiken aurrerapenaren mugarri izan baitzen, eta Garapen Iraunkorreko Helburuak onartu zireneko 5. urteurrena. Azken horri dagokionez, helburu horietako bosgarrenak ondokoa du xede: “Genero berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea”. Urteurren horiek emakumeen eskubideen alde eta berdintasunaren alde egindako lanaren isla dira; izan ere, iraganetik datorren kate bat da eta kate hori sendotzen jarraitu behar dugu.