ZER EGIN LIBURUTEGIA ERABILTZEKO?
Eskatu hitzordua
Posta elektronikoa eta telefonoa erabili: liburutegia@ivap.eus ; em-martin@ivap.eus ; 945017641 ; 944031611
Liburuen mailegua: Kontsultatu liburutegiko online katalogoan. Interesatzen diren liburuak posta elektronikoz edo telefonoz eskatuko dira. Mailegatzen diren liburuak aldez aurretik higienizatuta egongo dira eta bakarrik liburuzainak eskuratu ahal izango ditu
Liburuen itzulketa: Itzultzen diren liburuak horretarako jarritako kutxan utziko dira berrogeialdian jartzeko
Liburutegien arteko mailegua: Liburutegien arteko mailegua eten egingo da, beste abisurik eman arte
Ordenagailua, fotokopiagailua eta eskanerra: Ezin izango dira erabili. Liburuzainak beharrezko bilaketak egingo ditu ordenagailuan erabiltzailearen argibideak jarraituz
Irakurgela: Beteko dira liburuzainaren jarrabideak.
Aldizkariak eta hiztegiak: Aldizkariak irakurtzeko eta hiztegiak kontsultatzeko maskara jarri beharko da eta eskularruak erabili. Interesatzen diren artikuluak eskaneatu eta posta elektronikoz bidaliko dira