Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lemoan jarduera fisikoa sustatzeko ekimen berriak

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Lemoan jarduera fisikoa sustatzeko ekimen berriak

Lemoako Udalak beste pauso bat eman du jarduera fisikoa sustatzeko, eta aire zabaleko bi jarduera berri ireki ditu. Horiei esker, lemoaztarrek zerbitzu berri bat izango dute, partaideen artean bizimodu aktiboa bultzatu nahi duena.

  • 3º adinekoentzako ibilaldi gidatuak:

Teknikari espezializatu batek dinamizatutako aire zabaleko jarduera, 3. adineko pertsonei zuzenduta. Asteazkenero, 10:00etan Lemoako eskolan. Informazio gehiago hemen.

  • Gimnasioa kalean:

Gimnasioko monitore batek dinamizatutako aire zabaleko jarduera. 16 urtetik gorako lemoaztarrei zuzendua, egunean bi saio eskainiz. Bederatzi pertsonako taldeak sortuko dira; beraz, hitzordua eskatu behar da. Informazio gehiago hemen.