Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

"Lantokiarekiko hurbiltasuna" irizpidea egokitzea nekazaritzako enpleguaren arloan

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailak agindu bat argitaratu dute zeinaren bidez doitzen baita «lantokiarekiko hurbiltasuna» irizpidea, nekazaritzako enpleguaren arloan presako zenbait neurri hartzeko apirilaren 7ko 3/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluko 2. apartatuan aipatua.

Aginduaren bidez langilearen bizilekuaren edo gaua aldi baterako igarotzen duen lekuaren eta lantokiaren arteko hurbiltasun-irizpide gisa ezartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoa eta lantokiaren mugakide den udal-mugarte oro.

Enplegatzaileek une oro ziurtatu beharko dute badaudela langileek COVID-19aren aurrean erabiltzeko prebentzio-baliabide egokiak, bereziki, norbera babesteko ekipamenduei, garraioari eta aldi baterako ostatuen baldintzei dagokienez; azaroaren 28ko 248/2006 Dekretuak (azaroaren 29ko 101/2012 Dekretuaren bidez aldatua) arautzen ditu aldi baterako langileentzako ostatuen gutxieneko betekizun material eta funtzionalak, baita horien baimentzea, erregistroa eta egiaztapena ere.

Enplegatzaileek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko dizkiote lan-eskaintzak eta horiei atxikitako kontratazioak.

  • AGINDUA, 2020ko maiatzaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez doitzen baita «lantokiarekiko hurbiltasuna» irizpidea, nekazaritzako enpleguaren arloan presako zenbait neurri hartzeko apirilaren 7ko 3/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluko 2. apartatuan aipatua.