Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Labean proiektuari dagozkion prototipatze eta batera-sortze jardunaldiak zabaldu ditu Kuartangok

Argitalpen-data: 

Datorren irailak 15, asteartea, LABEAN proiektuaren barruan batera-sortze eta prototipatze jardunaldiak zabalduko dira Kuartangoko herrian (Añanako eskualdean). Eusko Jaurlaritzak bultzatuta eta HAZI Fundazioak martxan jarritakoa Izki, Añana eta Enkarterrialde LGEen kolaborazioarekin. Kuartangoko saioaz gain, Zallan (Enkarterrin) irailak 16ean, eta Bernedon (Arabako Mendialdean) irailak 17an ospatuko dira ere.

Eskualde bakoitzak gai jakin bati buruzko proiektuak sortu eta prototipatuko ditu. Añanan ingurumen-iraunkortasuna izango du ardatz, soberakinak kontsumitu eta saltzeko landa-eremuko energia-komunitatearen ereduak garatuz. Enkarterrin, mugikortasun jasangarria izango da gaia, enpresen, pertsonen eta udalerrien arteko konektibitate fisikoa eta digitala hobetzeko proposamenak bilatuz edo formulatuz, eguneroko bizitza errazteko, jarduera ekonomiko jasangarria sortzeko eta eskualde-kohesioa sustatzeko. Arabako Mendialdean ekintzailetza soziala izango da, eta beharrei irtenbideak/erantzunak bilatuko zaizkie, proiektuak eta ekimenak abian jartzeko.

Elkar-sortze prozesuaren bigarren saioak urriak 27 Añanan, urriak 28 Enkarterrin eta urriak 29 Arabako Mendialdean ospatuko dira, eta azaroaren 28an amaierako saioari ekingo zaio, ekitaldi komun batean, non diseinatutako propotipoak aurkeztuko diren.

Zer da baterako sorkuntza eta prototipatzea?

Baterako sorkuntza dinamikak parte hartzea sustatzen duten dinamikak dira eta arazoak detektatzeko, irtenbideak bilatzeko eta balioa sortzeko balio dute. Dinamika kosortzaile bat egitean, sormenerako giro egokia sortzen da, eta errutinak sortutako oztopoak eta mugak hausten dira. Alternatibak sortzeko tresna bat da.

Prototipoak produktu baten irudikapen mugatua dira, alderdiei produktu hori egoera errealetan probatzeko edo haren erabilera esploratzeko aukera ematen die, eta, horrela, kalitatea sortzen duen iterazio-diseinu-prozesu bat sortzen da. Prototipo bat edozer gauza izan daiteke, marrazki sinpleak dituen paper zati batetik software konplexu batera.