Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kontsumitzailearekiko interakzioa funtsezkoa da elikaduraren berrikuntzan

GettyImages-1190202022.jpg

2020.eko urriak 28

Javier Plasenciak, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ongietorria eman dio gaur goizean HAZI fundazioak eta Euskadiko Elikadura Klusterrak RIS3 Euskadi esparruan antolatutako "Eragin handiko berrikuntza eskura" webinari.

Jardunaldiaren helburua merkaturatu aurretik kostuari dagokionez produktuaren berrikuntza eraginkorragoa nola egin erakustea da, kontzeptualizazio eta diseinu faseetan kontsumitzailearekiko elkarreraginean oinarrituta.

Kontsumitzaileekin prototipoak baliozkotzea eta ondoren ekoiztea berrikuntzametodologia adimenduna da, eta inbertsioei ekiteko aukera ematen du, merkataritzako irteera bermatuta izan ondoren. Horrela, berrikuntzaren kostua merketu eta inpaktua handitu egiten da.

Jardunaldiko programan berrikuntza-kasuak aurkeztu dira, hala nola Elosegi upategia, The Loaf, Maisor eta Giez Berrikoak; kontsumitzailea produktu berrien garapenean sartzearen errentagarritasunari buruzko ponentzia bat izan da, eta, amaitzeko, HAZI Fundazioak gaur egun enpresei zuzendutako laguntza-tresnak zein diren azaldu du.

Lankidetza-proiektu inspiratzaileak

Javier Plasenciak zuzendariak adierazi duenez, Euskadik elikaduraren sektorearen aldeko apustua egiten du sektore estrategiko gisa. Espezializazio adimenduneko RIS3 estrategiaren barruan, zenbait lankidetza-proiektu garatu dira Euskadiko elikaduraren balio-kateko eragileen artean.

ETEek eta mikroETEek beren prozesuetan laguntzen duten proiektuak, merkatuaren behar berrietara egokitzeko. Lankidetza horri eta teknologia berriak eskuratzeko aukerei esker, enpresa txiki eta ertainek enpresa handiekin lehiatu ahal izango dute.

Euskadin ETE batzuk aprobetxatzen ari dira elikadura-produktu jasangarri eta osasungarrien eskari berriek ematen dituzten aukerak, produktuak formatu desberdinetan salduz kontsumitzaile gehiagori arreta emateko. Merkatuetan gertatzen diren aldaketek aukerak sortzen dizkiete berritu nahi duten enpresei.

Hona hemen lankidetzaren bidez abian jarritako proiektuetako batzuk:

1. JAKION proiektua – Tokiko produktuekin fruta- eta barazki-egile gisa lortutako arrakastatik, berrikuntza- eta eraldaketa-prozesu betean daude kontsumitzaile mota berri baten eskarira egokitzeko. Hori guztia ekoizleen, hornitzaileen, zientzia eta teknologiaren, berrikuntzaren eta industriaren arteko lankidetzatik abiatuta.

2. TRANSFORMAZIOA 4.0 proiektua - “Elikaduran, tokiko produktuetan eta lankidetzan balio erantsia emango digute”.

3. OSARTZAIN proiektua - gazta egiterakoan artzainen ergonomia hobetzeko eta, horrela, haien lan-baldintzak hobetzeko.