Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa martxan: euskeraz irakurtzen baduzu, opariak jasoko dituzu

Argitalpen-data: 

Aurtengo edizioa nobedadeekin dator: liburu elektroniko baten zozketa egingo da

Legazpiko liburutegiak, euskaraz irakurtzen baduzu, liburuak oparitzeko zozketan partehartzeko aukera eskeiniko dizu.

Urriaren 13an hasi hasi eta abenduaren 9ra bitartean, "Irakurri, Gozatu eta Oparitu" egitasmoan partehartzeko aukera dago.
Legazpin, partehartzaile guztien artean, ebook bat zozketatuko da.

Hona hemen eginbeharrekoak:

  1.  Hartu euskerazko liburu bat liburutegitik, eraman etxera eta gozatu irakurketaz.
  2.  Pentsatu liburu hori nori oparituko zeniokeen.
  3.  Liburua itzultzerakoan bete parte-hartze fitxa zure datuekin eta idatzi beretako mezua.
  4.  Beteteko fitxa guztiekin, liburuen zozketa egingo da eta oparitu nahi duzun liburua jasoko duzu etxean, mezua liburuan itsatsirik duela.
  5.  Emaiozu sorpresa bat pertsona berezi hori!
Egitasmoan Legazpiko herritar guztiek izango dute parte hartzeko eta abantailez baliatzeko aukera.
"Zurekin oroitu naiz" izendatuta dator, berrituta, aurtengo edizioa eta liburutegiaren, Udaleko Euskara Sailaren eta Euskaltzaleen Topagunearen eskutik dator.
5. urtea da Legazpin egitasmo hau abian jartzen dugula eta euskararen erabilera, irakurketa, udal liburutegiak sustatzea du helburu eta herritarren parte hartze aktiboa bilduz.