Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ingurumen Sailak gainerako zabortegien lankidetza eskatu du, Verter Recycling enpresaren luiziak sortutako beharrei erantzuna emateko

Argitalpen-data: 

Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailak formalki eskatu die Euskadin aktibo dauden zabortegi baimenduen titularrei, laguntza eman dezatela joan den ostegunean Verter Recycling 2002 SL enpresaren Zaldibarko zabortegian izandako luiziaren ondoriozko "kudeaketako premiazko beharrei" emateko erantzuna. Funtsean, kolapsatutako zabortegiak hartzen zituen hondakin ez-arriskutsuak jasotzeko eskatzen da lankidetza hori. Hondakinak enpresa eta kudeatzaile pribatu eta publikoenak ziren. Horrela, material horiek metatzeak ahalik eta gutxien eragingo die enpresa horien ohiko funtzionamenduari, baita ingurumenari ere.

Ingurumeneko sailburuordeak sinatutako ebazpen horretan, zabortegien titularrei jakinarazten zaie ingurumen-administrazioak, ebazpen arrazoitu bidez, "beharrezkotzat jotzen diren premiazko neurriak hartu ahal izango dituela azpiegitura horiek aipatutako hondakinak jaso ditzaten, beharrezkoa izanez gero".

Ebazpen horrek, halaber, airearen eta uren kalitatearen arloko kontrolen jarraitutasunari buruzko beste neurri batzuk jasotzen ditu, baita Segurtasun Sailak zabortegiaren goiko aldean metano-isuriek eragindako sua kontrolatzeko mantentzen duen operatiboari buruzkoak ere.