Segurtasun Saila

Konpartitu

Indarrik gabe geratzen dira apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Argitalpen-data: 

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian martxoaren 18an argitaratutako Lehendakariaren Dekretuaren bidez, indarrik gabe geratu dira apirilaren 5erako deitutako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

Dekretu horretan bertan jasotzen denez, gaur egun dagoen osasun-larrialdiko egoera aurreikusi ezin den eta saihestezina den elementua da, eta hauteskundeak egitea eragozten du, osasun publikoaren ikuspegitik ezinezkoa delako egungo baldintzetan, herritarren parte-hartzea bermatu ahal izatea eta botoa emateko eskubidea askatasunez eta normaltasunez erabiltzea.

Hauteskunde berrien deialdia osasun-larrialdiko adierazpena altxatu ondoren aktibatuko da, eta berehala egingo da, alderdiei entzun ondoren eta Lehendakariaren dekretuz.