Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gobernu Kontseiluak 236.000 euroko diru-laguntza onartu du Zineuskadik Itxitik ikus-entzunezko programa kudea dezan (Gobernu Bilera 2020-12-22)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

 

Gaur egindako Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Zineuskadi elkarteari 236.000 euroko zuzeneko diru-laguntza emateko erabaki-proposamenari, "Itxitik" ezohiko programa kudeatzeko. Ikus-entzunezko sorkuntzako produktu horrek Covid-19 pandemiak eragindako konfinamenduan zehar bizitakoaren errealitate artistikoa jasoko du.

 Martxoan bizi izandako osasun-egoerak ikus entzunezko sektorea geldiarazi zuen, eta ekonomia- eta enpresa-arloko egoera dramatikoa eragin zuen. Aparteko egoera horren aurrean, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Zineuskadiren bidez, "Itxitik" programa jarri zuen abian. Ikus-entzunezko sorkuntzako produktu horren helburua da konfinamenduko errealitate artistikoa islatzea, eta jarduera zinematografikoa sortzen laguntzea berrogeialdian ekoizpen guztiak geldiarazi ondoren.

"Itxitik" programaren bidez sortutako proiektuak ikus-entzunezkoen euskal sektoreko 7 sortzaileren begirada jasotzen du. 8 eta 10 minutu arteko iraupena duten fikziozko film laburrak dira eta "ITXITIK" izeneko fikziozko film luze batean bildu eta muntatuko dira.