Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak euskal kirol-federazioen mendeko txapelketa guztiak etetea erabaki du

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak euskal kirol-federazioen mendeko txapelketa guztiak etetea erabaki du, COVID-19aren kutsatzeak eta hedapena saihesteko asmoz. Beraz, berriro abisatu arte, bertan behera geratzen da euskal kirol federatu guztia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Federazioei buruzko 16/2006 Dekretuaren 14. Artikuluak bere 2. puntuan adierazten duenez, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioen esku uzten ditu izaera administratiboko funtzio publikoak Euskal Autonomia Erkidegoan federazio-mailako lehiaketa ofizialak antolatzeko. Beraz, erabakia Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren eskumena da. Zuzendaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpe dago.