Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzak Bermeoko Conservas Ormaza fabrika Babes Bereziko kultura-ondasun izendatzea onartu du, Monumentuaren kategoriarekin (Gobernu Bilera 2020-12-15)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg
  • • Pedro Ispizua arkitekto bermeotarrak eraiki zuen 1942an, eta eraikuntzak bi eraikin ditu elkarren artean lotuta

Gaurko Gobernu Kontseiluak Bermeoko Conservas Ormaza fabrika Babes Bereziko kultura-ondasun izendatzeko dekretua onartu du, Monumentuaren kategoriarekin.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuko du eraikina, eta Babes Bereziko Kultur Ondasun izendapenaren onarpena jakinaraziko die Bermeoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari.

Conservas Ormaza eta Pedro Ispizua

Conservas Ormaza, Ruperto Ormazak 1923an Bermeon sortutako fabrika bat da, baina bere semea izan zen, 1942an eta enpresaren arduradun zela, Pedro Ispizua arkitekto bermeotarrari egungo eraikina egiteko enkargua eman ziona. Fabrika honen eraikuntza inflexio puntu bat izan zen ordura arte eraikitako kontserberekiko, itxura tradizionaletik estilo "moderno" berri batera pasatuz.

Eraikuntzak bi eraikin sinple ditu, funtzionalki elkarri lotuak. Alde batetik, familiaren egoitza dago, eta, bestetik, industri eremua. Ormaza eraikinak arkitektura-ildo arrazionalistak eta funtzionalak ditu, elementu ikonografikoak konbinatzen dituena eta monumentaltasun-maila bat ematen diona. Arkitektoak bi joera ezberdin gogorarazten dituzten materialak nahastu zituen. Alde batetik, adreilua, Industria Iraultzaren garaian erabilia, eta, bestetik, hormigoia, Mugimendu Modernotik datorren eta lerro arrazionalistako eraikinek asko erabiltzen duten teknologia adierazten duena.