Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ETE :Marka eta diseinu industrialen eskaerentzat dirulaguntzak

“Ideas Powered for Business” ETEentzako funtsa.
Marka eta diseinu industrialen eskaera tasen %50aren itzulketa.

ETEa bazara eta 2021ean zehar EBn (nazio mailan eta EB mailan) Marka edo/eta Diseinu industrialak erregistratzeko asmoa baduzu, eskaera tasen %50aren itzulketa jaso dezakezu Ideas Powered for Business programari esker. Eskatzaile bakoitzak gehienez 1500 EURko laguntza jaso dezake.

Europako Batzordeak bost denbora tarte programatu ditu laguntza eskatzeko. Lehenengo denbora tartea 2021eko urtarrilaren 11tik 31ra bitartekoa da.

Laguntza hau marka eta diseinuen erregistro eskaeren tasei bakarrik aplikatzen zaie. Jabetza industrialeko agenteen ordainsariak ez dira sartzen.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)