Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eLiburutegiak hirukoiztu egin du mailegu-kopurua aurtengo lehen seihilekoan, iazko aldi berarekin alderatuta

Argitalpen-data: 

eLibu45.jpg
  • Martxoan dekretatu zen konfinamenduaren eta ondoko egoeraren ondorioz, sei hilean 91.8881 liburu digital eman dira maileguan, 2019an baino 23.000 gehiago.
  • Apirilean erregistratu dira inoiz baino mailegu gehiago, proiektu hau duela ia sei urte abian jarri zenetik.

 

Gasteiz, 2020/07/17       

Euskadiko liburutegi digital eLiburutegiak 15.196 erabiltzaile berri erregistratu ditu 2020ko lehen seihilekoan, eta 56.366 erabiltzaile ditu jadanik. Erabiltzaile berri horien bi heren baino gehiago (10.000 baino gehiago) eLiburutegira hurbildu ziren konfinamendu-aldian. Mailegu digitalen kopurua kontuan hartuta, eLiburutegiak urteko lehen seihilekoan 91.881 liburu eman ditu maileguan, 2019ko aldi berean maileguz emandakoa halako hiru. Hala, sei hilean bakarrik, eLiburutegiak nabarmen gainditu du urtebetean sekula izan duen maileguen erregistroa, orain arte gehien erregistratu dituena 2019a izan dela kontuan hartuta (68.891 mailegu urte osoan).

Datuek erakusten dute eLiburutegiak azken urteotan izan duen etengabeko hazkuntza jarraia eta egonkorra azken hilotan igo egin dela, bereziki konfinamenduaren hasieran Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erabiltzaile izateko izapidea errazteko erabakia hartu zuenetik. Azken urteotan erabiltzaileen hazkuntza ez zen 1.000 biztanlekoa ere hilabete bakoitzean, eta aurtengo martxoan, aldiz, 6.773 erabiltzaile berri erregistratu ziren, eta apirilean, 3.864. Hileko mailegu-kopuruari dagokionez, apirilean egin ziren mailegu gehien, 27.889 (inoiz erregistrorik onena eLiburutegia sortu zenetik), gero martxoan (18.536) eta, ondoren, maiatzean (17.990 mailegu).

 

Maileguak

 

Hilean

2020ko metatua

Urtarrila

7.571

7.571

Otsaila

6.553

14.124

Martxoa

18.536

32.660

Apirila

27.889

60.549

Maiatza

17.990

78.539

Ekaina

13.342

91.881

 

Libururik irakurrienak (edozein hizkuntzatan), 2020an, honako hauek izan dira: La Nena (Inspectora Elena Blanco 3), Carmen Molarena; El enigma de la habitación 622, Jöel Dicker-ena; La chica de nieve, Javier Castillorena; Reina Roja, Juan Gómez-Juradorena, eta Aitaren etxea, Karmele Jaiorena.

  • Gehien mailegatu diren euskarazko bost liburuak:

Aitaren etxea, Karmele Jaio

Amaren eskuak, Karmele Jaio.

Miñan, Amets Arzallus.

Altxor desagertuaren misterioa, Genonimo Stilton.

Ezekiel nora ezean, Jasone Osoro.

 

  • Gehien mailegatu diren gaztelaniazko bost liburuak:

La Nena (Inspectora Elena Blanco 3), Carmen Mola.

El enigma de la habitación 622, Jöel Dicker

La chica de nieve, Javier Castillo.

Reina roja, Juan Gómez-Jurado.

Los señores del tiempo, Eva García Saénz de Urturi.

Eduki digitalen kontsumo ordenatua

Euskadiko liburu digital eLiburutegiak, gaur egun, 15.000 film inguru eta 600 audioliburu inguru ditu Daisy formatuan, bai eta 17.020 liburu ere (titulu ezberdin). eLiburutegia proiektua 2014ko azaroan sortu zen, egile-eskubideak babesten dituen eduki digitalen kontsumo ordenatua eskaintzeko. Eusko Jaurlaritzak du mailegu bakoitzeko zenbateko bat ordaintzeko ardura eta, horrela, erabiltzaileei kultura-eduki digitaletara doan sartzeko bidea eskaintzen die. Era berean, filmen kasuan, eFILMekin lortutako akordio bati esker, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak batez beste 50 zentimo ordaintzen ditu, mailegu bakoitzeko.

eLiburutegia erabili ahal izateko, erabiltzaileak alta eman behar du Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko (EISP) liburutegi publikoren batean. Bazkide egiteko edo sarbideko gakoa lortzeko, oro har, interesdunek liburutegi publiko batera joan behar dute, baina, martxotik aurrera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskal herritarrei izapide hori Internet bidez egiteko aukera ere ematen die; horretarako, liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera idatzi behar da.