Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEn aisialdiko nautika-ikastaroak emateko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak homologatutako zentroen funtzionamendu-eremuan alarma-egoerak ezarritako mugak kentzea

Argitalpen-data: 

EAEn, 3. fasean gaude, eta deseskalatzeko plana aplikatuz, honako hau ezartzen da:

A) Aisialdiko jarduera nautiko guztiak baimenduko dira, eta muga bakarrak izaera orokorrekoak izango dira, hala nola lurraldekoak eta prebentzioko osasun-neurriak hartzekoak.

B) Aisialdiko tituluak lortzeko nabigazio-praktikak murrizketarik gabe egin ahal izango dira, itsasontziko pertsona-kopuruari dagokionez, martxoaren 10eko 875/2014 Errege Dekretuaren 15.8 artikuluan zehaztutako ikasle-kopuruaren muga salbu.

C) Artikulu honetan aurreikusitako jarduera guztietan, desinfekzio- eta higiene-neurriak hartu beharko dira aisiako ontzi eta itsasontzietan, motor nautikoetan eta aisialdiko tresna nautikoetan.