Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

COVID-19 kudeatzeko zailtasunak eta ikaskuntzak Espainiako egoitzetan COVID-19ren lehen olatuan (IPP-CSIC, 2020)

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

COVID-19 kudeatzeko zailtasunak eta ikaskuntzak Espainiako egoitzetan COVID-19ren lehen olatuan (IPP-CSIC, 2020)

COVID-19 kudeatzeko zailtasunak eta ikaskuntzak Espainiako egoitzetan COVID-19ren lehen olatuan (IPP-CSIC, 2020)

Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroak finantzatutako eta Politika eta Ondasun Publikoen Institutuko (CSIC) POSEB (Gizarte Politikak eta Ongizatearen Estatua) ikerketa-taldeak egindako txosten batek COVID-19ren lehen olatua Espainiako egoitzetan kudeatzeko zailtasunak eta ikaskuntzak identifikatzen ditu.

Ikuspegia

Espainian SARS-CoV-2 birusak duen intzidentziari eta prebalentziari buruzko datuak (munduko altuenetako bat) eta adineko pertsonen egoitzetan COVID-19 edo sintomatologia bateragarriarekin erregistratutako hilkortasun handia kontuan hartuta, txosten honek kudeaketa-esperientzia aztertzen du maila instituzionalean –Administrazio autonomikoetan eta administrazio zentralean– eta Espainiako adinekoen egoitza-zentroen antolamendu-mailan.

Metodologia

Hobekuntza-arloak, oztopoak eta ikasitako lezioak identifikatze aldera, POSEB ikerketa-taldeak eragindako administrazioek eta erakunde independenteek landutako dokumentazioa aztertu zuen, bai eta IMSERSOk egindako galdetegiaren erantzunak ere, administrazio autonomikoek, toki-administrazioek, sindikatuek eta egoitzetako patronalek ikasitako lezioen identifikazioari buruz. Era berean, dokumentuen azterketa osatzeko, 25 elkarrizketa sakon egin zitzaizkien autonomia-erkidegoetako egoitzetako arduradunei (zuzendaritzako, gerentziako eta zuzendaritza medikoko langileak) eta administrazio autonomikoetako eta zentraleko gizarte-zerbitzuen eta osasun-zerbitzuen kudeaketako arduradunei.

Ondorioak

Txostenak zenbait arazo nabarmentzen ditu, COVID-19ren kudeaketan identifikatu direnak egoitza-zentroetan:

  • Plangintza eskasa (adibidez, Osasun estrategia Nazionalaren esparruan aurreikuspenik ez egotea) agintari nahiz zentroetako erakunde arduradunen partetik, kutsatze-, pandemia- eta/edo agerraldi-egoerak kudeatzeko.
  • Ez ezagutzea epidemiak kudeatzeko planak eta protokoloak, COVID-19ren krisiaren aurrekoak, edo halakorik ez izatea egoitza-zentroetan.
  • Egoitzetan COVID-19ren aurkako prebentzio- eta jarduketa-planak eta -protokoloak ezartzeko ardura duten pertsonek ez dute behar adinako prestakuntzarik eta baliabiderik.
  • Sektoreen arteko deskoordinazioa, bai maila politiko-administratiboan (ministerioak eta sailak), bai antolaketan (egoitzen eta osasun-zentroen artean), autonomia-erkidego batzuetan.
  • Gobernuen arteko koordinazioa datu sanitarioetan eta, bereziki, zahar egoitzei buruzko datuetan, epidemiak egoitza-ingurunean duen eragina behar bezala dimentsionatzeko.
  • Gobernu-maila bakoitzaren gaitasunak eta mugak ezagutzea (Gobernu Zentrala eta autonomia-erkidegoak) arlo administratiboan (material sanitarioa eskuratzea, adibidez), juridikoan eta politikoan, pandemiaren ondoriozko arazoei eraginkortasunez erantzuteko tresna legal eta funtzional jakin batzuk erabiltzeari dagokionez.
  • aEgoitza-zentroek dituzten gaitasun-arazo estrukturalak, kategoria bakoitzeko ratio profesionalen desegokitasuna, egoitza-sektoreko enpleguaren ezegonkortzea, zentroetako informazio-gabeziak edo autonomia-erkidego batzuetako agintariek zentroen ikuskapen eta esku-hartze hobea egitea.
  • Babes-materialik ez izatea eta protokoloetan zehaztapenak aldatzea. Horrek zailtasun ugari eragin zituen egoitza-zentroetako langile profesionalen osasuna babesteko.
  • Egoitzetako profesionalen plantilletan laneko baja kopuru handia dago, eta horrek lan-gainkarga eragiten die jardunean dauden gainerako langileei; batzuetan, ohikoak ez diren eginkizunak betetzen dituzte, eta horretarako prestakuntza eskasa dute. Era berean, egiaztatu da langile erreklutatuek prestakuntza eskasa dutela bajen eraginpeko lanbide-profilak betetzeko.
  • Beren lanbide- eta familia-inguruneko kontingentzia epidemikoen kudeaketak eta sektorearen estigmatizazioak eragindako estresak kaltetutako egoitza-zentroetako profesionalen higadura psikologikoa.
  • Zahar egoitzen eta osasun-sistemaren arteko koordinaziorik eza, batez ere osasun-zentroekin eta ospitaleekin krisiaren lehen asteetan. Aldez aurretik koordinazio sozio sanitariorako mekanismoak egoteak edo osasun-sistemarekin harremanetan jartzeko mekanismoak izateak egoitza-zentroei osasun-laguntza ematen lagundu zuen, nahiz eta kasu batzuetan epidemiak larriagotu egin zituen medikamenturik eta osasun-ekiporik eza, egoiliarrei arreta desegokia edo arretarik eza ematea, erreferentziazko osasun-zentroen saturazioa, abandonu-sentsazioa eta osasun-erantzukizunak langile edo prestakuntza egokirik gabe hartu beharra, besteak beste.
  • Egoitza-zentroetan pertsonak bakarrik hiltzea, bizitzako azken uneetan senideekin eta lagunekin komunikatzeko aukerarik gabe.
  • Egoiliarrei isolamendu-neurriak aplikatzea, familia-bisitak bertan behera utzita, ondorioz bizitza sozialari eraginez, eta zainketa-jarraipeneko jarduerak bertan behera uztea, langile gutxi daudelako.
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko sistemaren funtzionamenduaren ebaluaziorik ez egotea – abian jarri eta 14 urtera –, eta haren finantzaketari eta ezarpenari eragin dion krisi ekonomikoa kontuan hartzea.
  • Zaintzen jarraitutasuna hobetzeko beharra, egoitza-zentroak, lehen mailako arreta, ospitaleak, osasun publikoko sistemak eta lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuak koordinatzeko mekanismo eraginkorren bidez.
  • Egoitzei osasun-laguntza emateko ekimenei buruzko eztabaida, zenbait kasutan egoitza-zentroen sanitarizazioa izan dena.

Hala, txostenak hobetu beharreko zenbait arlo azpimarratzen ditu, bai erakunde-egiturarentzat, bai COVID-19 lehen olatuarekin (2020ko martxotik abuztura) bizitako esperientziaren ondoren adinekoak zaintzen dituzten egoitza-zentroentzat:

  • Egoitza-zentroen kudeaketarako prestakuntza instituzionala eta antolakuntzakoa; horrek esan nahi du mehatxuak identifikatzeko gaitasuna izan behar dela, behar bezala baloratu behar direla, eta gertaerei emandako erantzunak planifikatu, antolatu, entrenatu eta ebaluatu behar direla. Horretarako, administrazioek eta egoitza-zentroek plan orokorrak izan behar dituzte, kutsatzeak edo agerraldiak daudenean jarduteko.
  • Sektoreen arteko koordinazioa erakundeetan eta antolaketan, politika publikoko hainbat arlotako helburuak, estrategiak eta prozedurak sinkronizatzea, modu eraginkorrean ezartzea bermatzeko.
  • Gobernuen arteko koordinazioa indartzea, hau da, helburuak identifikatzea, politikak diseinatu eta ezartzea eta gobernu-maila desberdinen arteko gatazkak konpontzea.
  • Helburu jakin batzuk lortzeko baliabide materialak, teknologikoak eta profesionalak bermatzeko gaitasuna edo kudeaketa-gaitasuna.
  • Osasun-zerbitzuen eta gizarte-zerbitzuen arreta aldi berean, koordinatua eta egonkorra bermatzeko beharra, beren zainketei modu integralean eta jarraituan heldu behar dieten pertsonei, erakundeen arteko lankidetzan, lankidetza profesional eraginkorrean eta esku-hartzeen eta baliabideen egokitzapenean oinarrituta.
  • Adinekoen zaintzaren etorkizuna birpentsatzearen egokitasuna.

Gai honi buruzko informazio gehiago behar  izanez gero, kontsultatu hurrengo txostena: "Adineko pertsonen egoitzen kudeaketa instituzionala eta antolatzailea eta COVID-19: zailtasunak eta ikaskuntzak" (Politika eta Ondasun Publikoen Institutua-CSIC, 2020).