Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

BTA5 kartografiaren eguneratzea argitaratu da

Argitalpen-data: 

BTA5en eguneratze horrek 2020an egindako edizio lan guztiak eta hirugarrenen datuen harmonizazioa biltzen ditu.

Urtero bezala, aurreko urteko (2019) hegaldi fotogrametrikoari buruzko fenomeno garrantzitsuak berrikusi dira. Batez ere eraikinak, garraio-sarea eta obra handiak. Berrikuntza gisa, hurbilketa bat egin da eraikinen banaketa izateko, tradizionalki bloke edo etxadi gisa irudikatzen zirenak, Foru Aldundien Katastroko kartografiatik eta Eustaten datuetatik abiatuta.

Bestalde, Euskadiko Izendegi Geografikotik datorren toponimia eguneratu da, bai izen geografikoen fenomenoari berari dagokionez, bai BTAren fenomeno bereziei dagokienez (ibaiak, eraikinak, garraio-sarea, etab.).

 

Honako esteka geoEuskadi bisorenan kontsulta daiteke.

SHP formatuan deskargatu ahal da BTA, hemendik: https://www.geo.euskadi.eus/cartografia/DatosDescarga/

WMS zerbitzuan ere badago eskuragarri.

Bisoretik, deskargen tresnarekin, erraz dagokion 5.000 orria ere eskura dezakezu klik batekin. *ikus irudia