Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Aisialdiko arrantzari buruzko argibideak, Alarma Egoeran, II. Fasean

Argitalpen-data: 

* Informazio hori eguneratu egin daiteke. Ahal izanez gero, kontsultatu orri hau arrantzara joan aurretik.


II. fasean, osasun-alarmari buruzko araudiak ezarritako ordu-tarteen mugarik gabe egin daiteke arrantza. Fase honetan, ordutegiak aisialdiko arrantzaren araudikoak dira berriro ere: eguzkia sortu eta sartu bitartean, lehorretik egindako arrantza izan ezik, horrek ez baitu ordutegi-mugarik.

AISIALDIKO ARRANTZAKO HIGIENE- ETA PREBENTZIO-NEURRIAK

Arrantza-arauak errespetatu behar dira, bereziki itsaski-bilketaren kasuan debekualdiei dagozkienak.

a) Ezarritako segurtasun-distantzia mantentzea ezinezkoa denean, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.

b) Ez da arrantza-tresnarik partekatuko, ezta janari- edo edari-tresnarik ere.

c) Jantziak erabili ondoren garbitu eta desinfektatu beharko dira. Horretarako, desinfektatzaileak erabiliko dira, hala nola lixiba prestatu berriko diluzioak (1:50) edo merkatuan dauden eta birusa desgaitu dezaketen desinfektatzaileetako edozein, Osasun Ministerioak baimendu eta erregistratu dituenak. Produktu hori erabiltzean, etiketaren oharrak errespetatuko dira. Garbiketa bakoitzaren ondoren, erabilitako materialak eta babes-ekipoak modu seguruan botako dira, eta, ondoren, eskuak garbituko dira.

d) Erabilitako arrantza-tresnak garbitu eta desinfektatu beharko dira, jantziak bezalaxe.

Betebehar horri dagokionez, batez ere ibaiko arrantzarako pentsatuta dago, baina itsasoko arrantzan eta itsaski-bilketan ere aplikatu behar da.

ONTZITIK ARRANTZATZEKO NEURRI ESPEZIFIKOAK

Ontzi guztiekin nabigatu daiteke, baina ontziaren ziurtagirietan baimendutako pertsonen % 50 baino ezin da joan ontzian, salbu eta guztiak etxebizitza berean bizi badira, eta inoiz ez 10 pertsona baino gehiago.

Ibilgailua erabil daiteke ontzia amarratuta dagoen udalerriraino, egoitza finkatuta dagoen udalerriari dagokion lurralde historikoaren barruan, bai eta beste lurralde historiko bateko udalerri horren mugakideetan ere. Bi pertsona joan daitezke eserleku-ilara bakoitzera. Guztiak ez badira etxe berean bizi, nahitaez erabili beharko dituzte maskarak.

Ontziak portutik urrundu ahal izango dira ontziaren ziurtagiriari dagokiona, eta inoiz ez 12 milia baino gehiago.

Jardunbide Egokien Gida - Instalazioen erabilera eta nabigazioa (EKP)