San Telmo Museoak Zumetaren zeramika lan bat zaharberritu du Gros auzoan

  • San Telmo Museoak Zumetaren zeramika lan bat zaharberritu du Gros auzoan

  • DataAbenduak 18
  • Gaia Ikusizko arteak

San Telmo Museoak iturri bat apaintzen duen Zumetaren zeramika lan bat zaharberritu du Gros auzoan. Iturria, 1989. urtekoa, Rodil eta Indianoene kaleen artean dago kokatua eta oso egoera txarrean zegoen.

San Telmo Museoak José Luis Zumeta artistak 1989an egindako zeramika-iturri bat zaharberritu du, oso kontserbazio-egoera tamalgarrian zegoena. Iturria Indianoene eta Rodil kaleak lotzen dituen plazatxoan dago, eta José Ignacio Zuriarrain udaleko arkitektoetako batek artistari egindako enkargua izan zen.

106 cm x 190 cm-ko neurriak ditu eta tamaina eta forma ezberdineko terrakota esmaltatu eta polikromatuzko azulejoz osatuta dago.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri