Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Respect women. Preventing violence against women (2019)

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Osasunaren Mundu Erakundeak ekintza esparru bat argitaratzen du ondorengoei zuzenduta: genero indarkeriaren gaiari lotuta, prebentzio eta ekintza ekimenak kudeatu eta planifikatzeko ardura dutenei.

Ondorengo tituluarekin, Respect women: Preventing violence against women (Emakumeak errespetatu: emakumeen aukako indarkeria prebenitu, 2019), OMEk genero indarkeriari aurre egiteko kontuan hartu beharreko elementuak, hala nola diseinua, plangintza, inplementazioa, esku-hartzeen jarraipena eta ebaluazioa, prebentzio programak.

Aurreneko pausu gisa OMEk arrisku eta babes faktoreen ebaluazioa proposatzen du, giltzarri  diren 4 dimentsio inguruan: gizarte, komunitarioa, pertsonartekoa eta bakarkakoa.

Ekimen bat proposatzen da 7 estrategien inguruan. Proposamenaren leloa eta akronimoa RESPECT da:

 R –elationship skills strengthened (Harreman-baliabideak indartzea). Emakume, emakume talde, gizon edo bikoteei zuzendutako estrategietan datza; helburua da pertsonen arteko komunikazio trebetasunak hobetzea, gatazkak kudeatu eta haien artean adostutako erabakiak hartzea.

–mpowerment of women (Emakumeen ahalduntzea), giza eta ekonomi ahalduntzea, honen barruan sartzen da; herentzia, aktiboen propietatea, mikrofinantzak eta abar. Gainera, ahalduntze eta genero alorrean gaikuntza esku hartzeak, ekintza kolektiboak, seguruak diren espazioen sorkuntza, tutoretzak auto-efikazia, asertibitatea , negoziazio eta norbanako konfiantza gaietan   trebetasunak  garatzeko.

S –ervices ensured (Bermatutatako zerbitzuak). Zerbitzu horiek bizirik irauten duten emakumeei ematen zaizkie eta ondorengoak dira: polizi zerbitzuak, osasun zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak.

P –overty reduced (Pobreziaren jaitsiera), emakume edo etxeetara bideratutako estrategiak dira eta helburua pobrezia jaistea da ondorengo neurriak hartuz: diru transferentziak, aurrezkiak, mikrofinantzaketa maileguak edo lan merkatuan esku hartzeak.

E –nvironments made safe (Inguruak ziurtatu). Ahaleginak egin seguruak diren ondorengo espazioak sortzeko; eskolak, espazio publikoak eta lan eremuak, besteak beste.

C –hild and adolescent abuse prevented (Haur eta nerabeen kontrako abusua prebenitzea), ondorengoan datza: familia erlazioak ezartzea, gorputz-zigorrak debekatzea eta “INSPIRE - 7”-an (umeen aurkako indarkeria prebenitzeko estrategiak) esaten den bezala  hazkuntza programen inplementazioa.   

T –ransformed attitudes, beliefs, and norms (Jarrera, usteak eta araudien eraldatzea), ondorengoetan datza: estrategiak garatzea jarrera, usteak, araudiak eta mingarriak diren genero estereotipoei aurre egiteko. Aipatutako horiek gizonen pribilegioak defendatzen dituzte emakumeen mendekotasun-egoeraren aurrean, emakumeen aurkako indarkeria justifikatzen dute eta bizirik ateratzen diren emakumeak estigmatizatzen dituzte. Estrategia hauen barnean egon daitezke: kanpaina publikoak, taldekako hezkuntza  ekintzak eta komunitate mobilizazioak.

Gainera, OMEK proposatzen duen esku hartzeak, ondorengoetarako klabeak planteatzen ditu:

  1. Esku-hartzeen ebidentzia ebaluatzea
  2. Aldaketaren teoria bat garatzea
  3. Printzipio-gida aplikatzea eraginkorra izango den programaziorako
  4. Prebentziorako egokia den ingurua indartzea
  5. Funtzionatzen duten praktikak egokitu
  6. Aurrerapenak monitorizatu, ebaluatu eta neurtu

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, ondoren agertzen den txostena kontsultatu: Respect women: Preventing violence against women (Emakumeak errespetatu: emakumeen aurkako indarkeria prebenitu (leiho berri batean irekitzen da), OME (leiho berri batean irekitzen da): 2019).