Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Miren Dobaran sailburuordeak parte hartu du Xare Euskarazko Kultura Digitalaren I jardunaldien irekiera ekitaldian

XARE_1.jpg

2019.eko urriak 31

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak parte hartu du Xare Euskarazko Kultura Digitalaren I jardunaldien irekiera ekitaldian. Eusko Jaurlaritzak, Azkue Fundazioak eta Durangoko Udalak sustatutako ekimen honen helburua da euskararen erabilera bultzatzea IKTen alorrean eta, oro har, kultur digitalaren esparruan. Lehenengo hitzordua gaur bertan izan da, Durangon, eta ia 500 gaztek hartu dute parte. Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak Gasteizen eta Donostian ere izango du segida tokiko elkarte eta instituzioek babestuta.

Informazio guztia, hemen.