Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Generoa eta degaitasuna: Desgaitasuna duten emakume eta neskatoen giza eskubideak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

CERMI MUJERES (leiho berri batean irekitzen da)Fundazioak bi argitalpen kaleratu ditu: Espainian, desgaitasuna duten emakume eta neskatoek bizi duten egoeraren inguruko txosten bat, 2017koa; eta desgaitasuna duten emakume eta neskatoak ahalduntzea eta bisibilidadea ematea helburu duen dokumentu bat.  Ahalduntze hori lortzeko emakume anitzen bizipen pertsonalak zabaltzen ditu dokumentuak, diskriminazio edo bazterkerian ohikoak diren bi faktore konbinatzen dituztenak: generoa eta desgaitasuna

  • Desgaitasuna duten emakume eta neskatoen giza eskubnideak. Espainiako txostena 2017
    Txosten honek espainiar legediaren inguruko diagnostiko juridikoa egiten du;  Espainian 2017an, desgaitasuna zuten emakume eta neskatoen giza eskubideen egoeraren inguruko politika publikoak eta plan estrategikoak azaltzen ditu.
    Dokumentuaren helburua zenbait eskubideren urraketak desgaitasuna duten emakume eta neskatoengan duen inpaktua ikustaraztea da: berdintasuna, eta ez bazterkeria,  izateko eskubidea, ugalketa eskubideak eta eskubide sexualak (hemen sartzen dira indarkeriarik gabeko bizitza bat izateko eskubidea eta amatasunekoa)

Maria Laura Serraren (leiho berri batean irekitzen da) (genero eta desgaitasun gaietan aditua)  txostenak hiru ardatz ditu:
1. Desgaitasunaren eredu soziala. Desgaitasuna pertsona baten “gabezia”ren eta inguruaren oztopoen elkarketan sortzen den terminoa dela, eta harreman sozial zapaltzaile eta diskriminatzaile batean ematen dela dioen paradigmaren aldaketa.
2. Sekzioartekotasuna. Klase sozial, genero, sexualitate, desgaitasun, adin, etab-eko sistemek erakunde sozialei ezaugarriak ematen dizkietela, eta zapalduta/baztertuta bizi diren pertsonen esperientziei ere forma ematen dietela dioen paradigma da sekzioartekotasuna. Botere sistemek ezaugarri hauek guztiak estereotipo gaitzaile eta sexista bilakatzen dituzte, eta desgaitasuna duten emakume eta neskatoen kasuan,              subordinazioa dakarte.
3. Berdintasuna, giza eskubideak praktikan jartzeko oinarrizko mekanismoa

Sistema judizialari, orokorrean, legegileei, elkarteei, eta orokorrean gizarte osoari zuzenduriko txosten honetan egungo espainiar legediaren inguruko analisi kualitatibo bat egiten da; egungo politikena,                  jurisprudentziarena,eta bere konplimendu mailarena; desgaitasuna duten neskato eta emakumeen berdintasuna lortzeko.

          Gomendioak

  1. Ezinbestekoa da lehenbailehen, nazioarteko estandarrekin bat datorren datu-bilketa estatistiko bat egitea, eta horretarako desgaitasunak dituzten emakume eta neskatoei (edo parte diren erakundeei) galdetu beharko zaie
  2. Desgaitasuna duten emakume eta neskatoek pairatzen dituzten bazterkeriak salatzea posible egingo duten mekanismo irisgarri eta egokiagoak behar dira. Bereziki landa-guneetan eta bazterkeria edo emergentzia    soziala bizi duten egoeretan.
  3. Desgaitasuna duten emakume eta neskatoak ez daude behar bezala ordezkatuak espainiako marko juridikoan. Orokorrean genero/sexu orokorkeria bat ematen da desgaitasuna duten pertsonen eskubideen inguruko    politika eta legeez ari garenean
  4. Berdintasunaren aldeko eta bazterkeriaren kontrako lege orokor bat izateko beharra ikusi da, askotariko bazterkeriaren inguruko definizio zehatzak ematen dituena, estandar ezberdinen arabera.
  5. Plan berezi edo estrategikoetan sekzioartekotasunaren paradigma txertatzeko beharra ikusi da.; baita desgaitasuna duten emakume eta neskatoei zuzendutako politika publikoetan ere.
  •  Diversas mujeres diversas. Historias de Resiliencia, Empoderamiento y Olvido (Emakume anitzak. Erresilientzia, ahalduntze eta ahaztearen inguruko istorioak).
    Argitalpen honek desgaitasuna duten zazpi emakume esanguratsuren bizitzak aurkeztu eta agertzen ditu; arlo ezberdinetan izan dira esanguratsu: antzerkian, pinturan, pedagogian, borroka sozialean, soziologian, musikan, kantuan edo hezkuntza berezian. Bakoitzak bere arloan desgaitasuna duten emakume eta neskatoen eskubideen aldeko borroka, ahalduntzea eta bisibilizazioaren aldeko lan handia egin dute.

           Lan honek, ondorengo emakumeen bizitzen inguruan hitz egiten du:
           - Rosario Acuña Villanueva (1850-1923): dramagilea, masonikoa, sozialista eta aktibista
           - Maria Blanchard (1881-1932): margolari kubista
           - Gabriela Brimmer (1947-2000): aktibista, idazlea eta estilo zuzentzailea
           - Hellen Keller (1880-0968) : idazlea, hizlaria, aktibista eta filantropo estatubatuarra
           - Harriet Martineau (1802-1876) : Soziologoa, ekonomista, idazlea eta aktibista sozial inglesa.
           - Ana Sullivan (1866-1936) : Irakaslea, andereñoa
           - Mª Theresia Von Paradis (1750-1824): musikagilea, abeslaria eta itsuentzako puntu-sistemaren aitzindaria

      Eranskin gisa, lanaren azken zatian 22 film ezberdin agertzen dira, non protagonistak desgaitasuna duten emakume eta neskatoak diren.

     Nahi izanez gero, informazio osoa CERMI MUJERESen bi argitalpen hauetan topatuko duzu:  Diversas mujeres diversas. Historias de Resiliencia, Empoderamiento y Olvido (2019) y Derechos humanos de las mujeres y niñas con discapacidad. Informe España 2017.